Oroitzen naiz oraindik orain askotan lehenengo txirrindua oparitu zizutenean. Errepideko txirrindu berri-berria, urdina eta horia. Eskola mailko lasterketetan lehenengo pedalkadak elkarrekin ematen hasi ginen, 9 urte ingururekin. Ilusiorik handiena txirri ndulari profesionala izatea zen. ¿Gogoan duzu? Urtez-urte, pausoz-pauso azkenik heldu zen ilusioak egi bihurtu zitzaizkigun eguna, eta horrekin batera lehenengo garaipen garrntzitsua. Orain zu zara umeei ilusioa pizten dien txirrindularia.
Elkarrekin askotan haserratzen ginen umetan. Borrokak, liskarrak... Azken hitza, gehienetan bezala, gazteenak eramaten zuen. Zaharrenari ez zitzaion galtzea gustatzen, gutxiago aldiz gazteenari. Beti buru gogorrak nahi genuena lortu ahal izateko. Orain gure bizitzako etapa berri batean murgildurik gaude erabat eta berriz elkarrekin, patua izango balitz bezala. Anai gazteena zu izan arren gauza asko ari naiz ikasten zuregandik eta horrelaxe jarraitu nahiko nuke, berdin zait nola, baina elkarrekin. Patu honek oraindik ez gaitu banandu eta ez nuke nahi, zure beharra askotan sentitzen baitut kirol konplikatu bezain, askotan, krudela den honetan. Eskerrik asko denagatik Ion. Onena zea!!!