Aste Nagusiak dakarren bizipen, zirrara, elkarlan eta emozio eztandaren erdi-erdian, Joneren aitaren gaixotasunak heriotzaren eta doluaren gaia ekarriko ditu etxera, hainbat urteetan familian gordeak izan dituztenak. Nerabezarotik ateratzen ari den neska gazteak bi munduren artean emango du uda, txosna giroan eta zaintza lanetan.
Zer kontatzen du ‘Jone, Batzuetan’ filmak?
Jone 20 urteko neska Bilbotarra da. Istorioa udan gertatzen da, eta bere aitak lana utzi behar du parkinsona areagotzen ari zaiolako. Aldi berean, Aste Nagusia da, Jone Kaskagorri konpartsako kidea da eta jaietan udako amodio istorio bat izango du. Jonek ez du asko hitz egiten bere aitarekin min ematen duten gauzen inguruan, eta uda honetan bi mundu hauen arteko oreka bilatzen ibiliko da, bera nor den ulertzen saiatzen.
Pelikulak hainbat gai jorratzen ditu helduarora iristen ari den protagonistaren ikuspegitik: gurasoen galera eta gaixotasuna, dependentzia, maitasuna, elkarlanean eraikitako jaiak… Nola sortu zen istorioa?
Filma hiru gidoilariren artean idatzi dugu. Joneren bizitzako etapa hori interesatzen zitzaigun, nerabezarotik ateratzeko une hori. Gure gurasoak nagusitzen doaz eta beldur batzuk agertzen hasi zaizkigu, haiek desager-tzearena, gu bakarrik geratzearena, heriotzarena… Hiruroi interesatzen zitzaigun gai horren inguruan iker-tzea eta hitz egitea, eta hortik jaio zen.
Zenbat dauka autobiografikotik?
Pelikulan gertatzen den ezer ez zait niri zuzenean gertatu, baina testuingurua bada nirea: nire auzoa, nire kaleak… Istorioarekiko, hiru gidoilariok jarri dugu asko gure partetik eta oso pertsonala da. Hirurok sentitu ditugu pelikulan agertzen diren gaiak oso hurbil: amodioa, laguntasuna, ahizparekin eta aitarekin harremana... Hiruron esperientzietatik sortu dugu fikziozko istorio hau, eta nire testuinguruan kokatu dugu nik zuzenduko nuelako pelikula.
Gai sakonak lantzen dituzue, baina dena gertatzen da jai giro bete-betean.
Joneren heltze momentu horretan jarri nahi genuen ikuspuntua, nerabezaro osteko garai horretan dena delako askoz biziagoa, denak dirudi hil ala bizikoa. Heriotzaren inguruan eta bakarrik geratzearen inguruan hitz egin nahi genuen, eta sentitzen genuen hori kontrajarri behar genuela guztiz kontrakoarekin: amodioarekin, desirarekin, bizitzarekin… Horregatik erabaki genuen Aste Nagusian kokatzea, Bilbo guztiz alda-tzen den une bat delako: jende pila bat dago, Jone beti dago jendez inguratuta, Olga ezagutzen du… eta uste genuen ondo azaltzen zuela Joneren bizitzako momentu hau.
Bilboko jaietan grabatzeak izango zituen zailtasun tekniko handiak, ezta?
Benetako testuinguru batean graba-tzea erabakitzen duzunean, non zuk ezin duzun ezer aldatu eta gertatzen ari denaren gaineko kontrol gutxi daukazun, asko prestatu behar zara. Guk talde txikia eraman genuen, erraz mugitzeko. Zailtasun handienetako bat soinua izan zen. Aldez aurretik pentsatu genuen horretan, eta eszena laburrak idatzi genituen txosnagunerako, zarata handia dagoelako. Oso ondo pentsatu genuen non eta zein kontzertutan grabatu, musika taldeei baimena eskatu genien, gutxi gorabehera jakiteko zer soinu egongo zen. Planifikazio lan handia egin genuen, grabatzeko orduan prest egoteko kaosa eta kasualitatea pelikulan sartzera.
"Hilabete hauen guztien ostean zinemetan estreinatu ahal izateak asko pozten gaitu”
Bartzelonako lantaldearekin egin duzue pelikula, Bilbon. Zer dela eta?
Urte askoz bizi izan naiz Bartzelonan, baina pandemiaz geroztik asko etor.tzen hasi naiz, eta orain bi tokien artean nagoela sentitzen dut. Nire sustraiak hemen daude eta nire nortasuna lotuago dago Euskal Herriarekin. Horregatik, nire istorioak hemen kokatzen ditut. Nire lehenengo laburra ere Bilbon grabatu nuen, euskaraz, Bartzelonako kideekin, eta ba-tzuk errepikatu dute. Oso organikoa izan da dena. Batera ikasi dugu zinema ulertzen eta egiten, urte askotatik ezagutzen dugu elkar eta oso harreman ona daukagu. Nik ezin dut nire istorio bat Bartzelonan irudikatu, gainera, banuen bueltatzeko desira eta sentitzen nuen nire lana Bilbon egitea modu bat zela nire proiektuak hona ekartzeko, nire lana hona ekar-tzeko eta gutxinaka ni ere bueltatu ahal izateko, baina nire istorioak kontatzen.
Askotan egin diozu erreferentzia kolektibotasunari eta elkarlanari, bai pelikula sortzeko moduari bai Aste Nagusia antolatzeko erari dagokionez. Nolakoa izan da elkarlan hori sortze prozesuan?
Gure lantaldea hain txikia zenez, denek jarri behar izan genuen dena gure aldetik pelikula egin ahal izateko. Zineman badaude hierarkiak, baina ez ziren autoritate-hierarkiak, soilik lana antolatzekoak, gero bazegoen horizontaltasun bat. Egia da ni naizela zuzendaria eta nik jarri nuela bidea eta burua, baina denek hartu genuen parte pelikulan. Baliabide gutxirekin egin genuen lana eta Bilboko Konpartsak, Kaskagorri, Kranba… oso eskuzabalak izan ziren gurekin. Nire auzoko saltokietan grabatu genuen, benetako dendariak grabatu genituen, lokal bat utzi ziguten materiala grabatzeko, lagunen amek haien etxeak utzi zizkiguten… Niretzat oso garran-tzitsua izan zen nire inguruko sarea, horri esker egin ahal izan genuen filma. Uste dut moduren batean Bilboko Konpartsek jaiak antolatzeko duten modu autogestionatu hori pelikulan islatzea lortu dugula.
Aste Nagusiak baditu errepikaezinak diren momentu batzuk, nola egin duzue dena grabatzeko?
Gehiena 2023an grabatu genuen, baina, aurretik, 2019an eta 2022an, Aste Nagusira joan ginen Bartzelonako lantaldearekin, uler zezaten jaiak zer ziren eta haien begiekin ikus zitzaten, prestatzen joateko. 2022an argazki zuzendariarekin joan nintzen txupinazoko eta Marijaia erretzen duten momentuko irudi batzuk grabatzeko. Kamera bakarra genuen, eta momentu horiek oso laburrak dira eta ezin dira errepikatu. 2023an aktoreetan zentratu nahi genuenez, aurreko urtean gainerako irudiak hartu genituen.
Zer nolako esperientzia izan da guztiz kontrolatu ezin den testuinguru batean filmatzea?
Oso positiboa. Zuzendariok eta ekoizleok saiatu ohi gara dena kontrolpean eta oso itxita izaten, eta hori zinema egitearekin kontrajartzen da. Egia da oso prestatuta egon behar duzula eta dena buruan eta antolatuta izan, baina grabaketa momenturako espazio bat utzi behar da errealitatea hor sartzeko eta pentsatuta ez dauden gauzei espazioa emateko. Azkenean, momentu horretan bertan gertatzen ari da gero pelikula izango dena. Niretzako oso positiboa izan zen horrela grabatzea. Adibidez, guk ez genekien Aiorak zer esango zuen eta guk ezingo genuke horrelako txupinazo bat imajinatu ere egin.
Pozik geratu zarete emaitzarekin?
Oso pozik. Sentitzen dut islatu nahi genuen emozioa transmititzea lortu dugula.
Unibertsitateko kide eta materialarekin grabatu duzue filma. Alde ekonomikotik laguntzarik izan duzue?
Pelikula egin ahal izan da lehen aipatu dugun sareari esker eta ESCAC unibertsitateari esker. Unibertsitateak jarri digun testuinguruari esker, haiek utzi ziguten material guztia pelikula grabatzeko… Guk pelikula inolako baliabiderik gabe egin genuen. Gero, behin errodajea bukatuta, 2023ko urrian Eusko Jaurlaritzako dirulaguntza bat eman ziguten eta horrekin talde guztiari ordaindu6610 ahal izan genion. Behin muntaketa bukatutakoan, EITBk eta Televisión Española-k erosi dute, eta horrekin guztiz amaitu ahal izan dugu. Alderantzizko prozesua izan da, baina eskertuta gaude heldu delako.
Pelikulak egin du bere ibilbidea jaialdietan eta aurki zinemetan estreinatuko dute. Zelan zaudete datozen egunei begira?
Oso pozik. Pelikula instituzioetatik apur bat kanpo egin dugu eta hasieran ez genekien zinemetan estreinatu ahal izango zen ere. Bagenekien bere tokia izango zuela, baina ez genekien non. Oso pozik gaude Málagako festibalak estreinatu zuelako eta horrek oso bozgorailu garrantzitsua eman digulako. Hortik aurrera beste jaialdi batzuetan egon da, jendeak ikusi ahal izan du, jaso dugu haien eran-tzuna… Hilabete hauen guztien ostean zinemetan estreinatu ahal izateak asko pozten gaitu, pertsona guztiek ikusi ahal izango dutelako eta pelikula ez dela izango bakarrik gurea, jende askorena baizik.
Amaitu baino lehen, hitz egin dezagun zuri buruz. Nondik datorkizu zinemarekiko lotura?
Nerabezarotik interesatu izan zait istorioak kontatzea: zinema, argazkilari-tza eta idaztea gustatzen zitzaizkidan, baina ez nekien oso ondo zer zen zinema egitea. Banekien interesatzen zi-tzaidala, baina ez nekien zinemagilea izan nahi nuela ez nekielako zer zen. Apurka-apurka ulertzen joan naizen prozesua izan da: ikus-entzunezkoak ikasten hasi nintzen, gero ikusi nuen kazetaritzara zegoela bideratuta eta zinema ikastera joan nintzen Bartzelonara. Orduan ez nekien zuzendaria izan nahi nuela, niretzako figura autoritario bat zelako, baina gero konturatu nintzen hor sentitzen nintzela eroso.
Baduzu etorkizuneko proiekturik buruan?
Beste pelikula bat egin nahi dut, baina ez dakit noiz gertatuko den edo posible izango ote den ere. Oso prozesu luzeak eta zailak dira. Urte asko eman ditugu pelikula hau pentsa-tzen eta prestatzen, eta une hau lasai hartu nahi nuen, disfrutatzeko. Presente egon nahi nuen, festibaletan aurkezteko, jendearekin parteka-tzeko, zineman estreinatzeko… Baditut ideiak eta pentsatzen ari naiz, baina oso lasai, pelikularen azken fase honi espazio fisiko eta mentala eman nahi niolako.