Eleder Iglesiasen kultur gomendioak
Formakuntzaz kazetaria da, eta lanbide horretan ere dihardu; hain zuzen, aurkezle eta erreportari lanetan ibilitakoa da.
Gaztea da Eleder Iglesias (Bilbo, 2001), baina zaila da bere egitekoak hitz gutxitan azaltzea. Formakuntzaz kazetaria da, eta lanbide horretan ere dihardu; hain zuzen, aurkezle eta erreportari lanetan ibilitakoa da. Oraintsu, gainera, podcasten munduan ere sartu da, Lagunok!podcasta martxan jarrita. Saio fresko eta dinamikoa, denetariko gaiak lantzen dituena eta gonbidatu ezberdinak hartzen dituena. Instagramean ere moldatzen da; are gehiago, Bilboko Udalaren instragamerra izan zen 2020 eta 2021 urteen artean, Miriam Lujuarekin batera. Dena den, gehientsuenek aktore eta mago gisa ezagutuko dute Eleder Iglesias; izan ere, Go!azen telesailean lan egin zuen Alain pertsonaiaren papera hartuta. Hori izan du bizkaitarrak aktore gisara egin duen paper garrantzitsuena. Iglesias, baina, txikitatik izan da mundu komunikatibo eta artistiko zalea. Antzeztea gustuko du, eta magiarekin lotura estua du txikitatik. Hala, trebatzen hasi, eta esfortzuarekin bere ikuskizun propioa izatea lortu zuen, herri ani-tzetan antzeztuta.
Kultur gomendioak
Abesti bat: Zetak taldearen Zu
Abeslari bat: Blanks
Liburu bat: Elon Musk
Aktore bat: Steve Carell
Telebista aurkezle bat: Ion Aramendi
Antzezlan bat: eMcumeak
Film bat: The Truman Show
Kultur espazio bat: Bilboko Euskalduna Jauregia