Kanposantu literarioak
KANPOSANTU baten ondoan bizi nintzentxikitan; inori komentatzenbanion, beti galdetzen zidan ez ote zidanbeldurrik ematen, eta morbosoenekistorio arraroak imajinatzen zituzten; ez zegoenhalakorik: han ondoan jolasten genuen, bainabaloia paretaz bestaldera pasatzean besterik ezginen sartzen, eta tokiak ez zigun sortzen ez zirraraezemozio berezirik. Gaztetxoa nintzela itxi eginzuten, ordea, eta handik bolada batera eraitsi, bertanparke bat egiteko. Gorpuak lurpetik ateratzehorrek bazuen nire irudimenerako halako sujerentziahalmen bat, Hamlet-eko ehorzleen paralelismoalderantzikatu bat, hildakoekin ez baizikbizi izandakoen istorioekin lotzen nuena, eta hortiksortu zen antzerki lan bat: Hilerri itxia.
Hala ere, nire hilerri literario kuttuna ez da hori,ezta Parisko Père Lachaise, Montmartre edoMontparnasse ere, hainbat musiko, kantari etapintore ospetsuren azken egoitza eta milakamiresleren erromesleku bihurtua. Nire kanposantubihotzekoa Itsasondokoa da, Goierriko herritxiki batean.Handautza nire aitona-amonak, baina,horrez gain, bertan oroitzen dut euskal literaturarekikonire lehen kontaktua: hantxe dagoEustakio Mendizabal Txikiaren hilobia, 1973anAlgortan tiroka hil zutenez gero, eta halaxe diohilarriko izkribuak: “Ikastol eta eskol askotan /atea didate itxi / atzerritarrak ta seme askok /lapur bat antzo ezetsi! / Nere izena apaldu arte /iñoiz ezin dute etsi... / Zer egin diet etsai bezela /ainbat nazaten gaitzetsi”.
Nire xaloan, borrokalari klandestinoaren ihesegin beharra eta inon ezkutatu ezina ikustennuenbertso horretan; geroago jakingo nuen Txikia,gudari ez ezik, poeta ere bazela, eta berak idatzitakobertso sorta baten alea zela hilarriko hori,Amatxukatu malkoak deritzan poemaren partea,non euskara bera ari den kexuka, Arrese Beitiarentradizioan, seme-alaben axolagabeziak heriotzaradaramala eta.
Kanposantu berean badira beste hainbat hilobiaipagarri. Adibidez,Gurutz Sarasola Lotsati, amonarenlehengusu propioa eta nire egun bereanjaioa, poeta goiztiarra, hogei urte zituela suizidatuzena 1936an, bere lehenengo liburua ateratzearzegoela, gerraren ostean poema haietako gehienakbetiko galdu ziren arren. Edo, metro batzukbeherago, Juan Mari Otegi Elizegi Txato, hau nireamaren lehengusua, GALek erail zuena DonibaneGarazin, 1985ean.
Kontu horiek guztiak eta beste hainbat azaldunituen Arbelean idatzia izeneko liburu batean(2004an kaleratua). Hala ere, nik susmorik txikienaere ez nuen kanposantu horretan historiaaskoz gogorragoak zeudela. Egunotan irakurridugu Itsasondoko familia batek eskatuta eta epaileakaginduta hilobi bat ireki dutela, bertan egonbeharko lukeen umearen gorpuzkinen bila.Hilkutxan, baina, haurraren arrastorik ez.
Hamarkada luzetan haur jaioberriak beren gurasoeilapurtu, hilik zeudela esan, eta beste familiabatzuei saldu zizkien sare horretako beste kasubat, nonbait. Pentsatzen jarrita, ileak laztekomodukoa da: zenbat familia pobre,umebat galduizanaren penaz, eta gero ume hori beste nonbaitbizirik dagoen susmoz; beste hainbat familia,umebat hartu zutenak, agian jakinaren gainean,beharbada ezjakintasun interesatuan; bestehorrenbeste andre-gizon, beren jatorriaren berrijakinez gero bihotza apurtuko litzaiekeenak, bainaegia zor diegunak. Eta mediku, moja eta bitartekarinazkagarri mordo bat, nor diren jakitekoobligazioa dugunak, literaturako fikziorik gabe.