Azkenaldian, teleberri baten barruan harrapatuta bizi garela sentitzen dut. Albisteen eta gertaeren bolumena eta zarata ikusita gure egunerokoan oldarka sartuz, aitortzen dut ez naizela gai alea eta lastoa, edo estrategia hutsa eta ‘kasualitateak’, bereizteko. Akaso, motibaziorik falta zait soilik. Beraz, martxa balazta dezagun, oinak lurrean tinko finkatu eta perspektiba berreskuratu. Hola, geldiaraztera behartze hutsak beste berri mota batez adi egotea eraman nau, eskertzekoa. Hau da testuingurua: Irunen, aspalditik, oso harreman estua dago burdinbidearekin, lehenik Renferekin, gero ere egungo Euskotren-ekin, ‘Topoa’ gipuzkotarrentzat. Milaka irundar gara gure adinekoek trenekiko duten lilura heredatu dugunok, etxean kontatzen zizkiguten istorien esker, baita artxibo ezberdinen fototeka publikoen ere. Gogoan dut zein gustukoa nuen Topo zaharren triki-traka zaratatsua, zutik bidaiatzea oreka mantentzen saiatuz. Gogoan dut ere Renfeko makinak bazter-trenbidetan utzita ikustea. Halaere, ez dut burdinazko tren zoragarri haiek, beren urre-koloreko apaingarriekin, zirkulatzen ikustea gogoratzen. Tximinia ketsuak eta dantzan ari zirela ziruditen gurpil erraldoiak erritmoki jiraka errailen gainean, lokomotorrak, bagoiak, makinistaren eta erreminta-langileen irudia, geltokiko buru dotorea, geltoki zaharrak... Bada, egun hauetan, Burdinbidearen Euskal Museoak, Azpeitiko geltoki historikoan kokatua eta Euskotrenek kudeatua, iragan berezi bat berpiztuz berritzen da: hainbat bidaia eskaintzen dizkigu lurrun-tren batean ehunkako zurezko bagoiekin, garaiko CAF-tailerretan, Beasainen, eraiki zirena. Baina protagonista eztabaidaezina 1898an Manchesterren eraikitako Aurrera lokomotorra ikaragarria da, 1991an Museoak berreskuratu zuena beste txatarra bat bihur ez zedin sahiestuz. Bidaiak aparte, ba dago ere apartako erakusketak Museoko esparru ezberdinetan, besteak beste, munduko trenbide-erloju bildumarik aipagarrienetako bat.
Hauxe zen, balaztatu, perspektiba berreskuratu eta… Aurrera!