Adinduak garenok gogoan ditugu Carlos Mejía Godoy, Elsa Baeza eta Los de Palacagüina abeslariak, eta beraien abestiak. Badago bat bereziki ezaguna “Creo en Vos” deritzona (Ofertorio de la misa campesina). Letra Carlosena, batzuen batzuk abestu zuten abesti zoragarria. Nire gustukoena Elsa Baeza abeslari kubatarraren ahotsetik entzundakoarena. Urteak aurrera eta kasualitatez berriro entzuteko aukera paregabea. Horra letra euskaratua: “Irmo sinesten dut Jauna zure gogamen aberatsetik mundu oso hau jaio zela. Jaio arazi zenuela bai zure esku bikainetatik. Artista eta margolari baten adimen paregabe baten borondatetik. Zure esku eta borondatetik edertasuna loratu zen, izarrak eta ilargia, etxetxoak eta aintzirak sortu. Zuk sortarazi zenituen itsasora doazen eta ibaietan nabigatzen dabiltzan itsasontzitxoak. Zure eskutik datoz kafe-landa izugarriak eta kotoi-soro zuriak Eta aizkora kriminalak elbarritu eta moztutako basoak. Baita kafe-soro izugarriak. Bai, zugan sinesten dut, arkitekto, ingeniari artisaua, arotza, igeltseroa eta ontzigilea. Zugan sinesten dut jauna, pentsamenduaren musika eta haizea, bakea eta maitasunaren eraikitzailea. Nik zugan sinesten dut Kristo langilea argiaren argia eta Jainkoaren egiazko semea zarena. Zu mundua salbatzeko Mariaren sabel apal eta garbian haragindu zinen. Sinesten dut kolpatua eta krudelki torturatua izan zinela, gurutzean martiriatua, Pilato izanik, bere akats larria ezabatu nahian eskuak garbituz erromatar pretora inperialista, odoltsua eta bihotzgabea. Zugan sinesten dut jauna, Kristo laguna eta ni lez, gizakia. Langilea. Sakrifizio izugarriarekin heriotzaren garailea. Gizon eta emakume berriaren aldarrikatzailea. Askapena, berpizkundea. Herri esplotatu eta menderatuen defentsaren lekukoa zeneramana. Bizirik zaude gugan, etxe, eskola, baserri, kale, familia, senide eta lantegietan. Zure borroka gupidagabe eta berpizkundean sinesten dut. Bizirik sentitzen zaitut. Sinesten dut zugan”. Kredoa.