Ikusten duzunez, jadanik zahar samarra den gizona naiz. Gerraosteko garai luze batetik nator eta nigan aurkitzen dezakezuen onena eman zidan familia xume batean jaio nintzen. Bide zailetan aurrera egiteko arrazoiak aurkituz eta ametsen bultzadaz honaino iritsi naiz. Maitatua eta errespetatua sentitzen den pertsona naiz, bere lana gustatu zaiona. Bizitzaren aldekoa naiz. Nahiago ditut bideak mugak baino, arrazoia indarra eta sena legea baino. Tributik haratago pertsonak behar dituen animalia sozial eta arrazionala naiz. Tolerantzian, besteen eskubideen errespetuan eta elkarrizketan sinesten dut arazoak modu justuan konpontzeko bide bakar gisa. Askatasunean, justizian eta demokrazian sinesten dut, elkarren eskutik doazen balioak. Horregatik ez zait gustatzen bizi garen mundua, bortitza, kutsatua eta insolidarioa, non balio demokratiko eta moralak merkatuaren zikoizkeriak ordezkatu dituen, non denak prezioa duen, dena erosi eta saldu daitekeen. Ez zait gustatzen aho batez, kolektiboki eta indarrez erantzun gabe ankerkeriak ikustea. Ez naiz konforme ametsak ibaiaren beste ertzean geldirik ikustean. Noiz iritsiko da ametsak biltzeko garaia? galdetu izan diot nire buruari gogoz kontra, nire lagunak uztarik gabe alde egiten ikusita. Gizon on, zuzen eta esker oneko oroitzapena utzi nahi dut. Esker ona eta maitasuna erakutsi nahi diet eskuzabaltasunez beren adiskidetasuna, konpainia eta aholkuak eman dizkidatenei. Eskerrak eman nahi dizkiet asko izan diren nire maixu eta irakasleei, lagun guztiei, eta nirekin bidea partekatu duten eta horretan lagundu didaten adiskideei. Eta batez ere nire emazteari eskerrak eman nahi dizkiot berarekin bizitza partekatzeko aukera emateagatik. Milesker bizitza eman didaten gurasoei eta nire harrotasun handiena diren seme-alaba eta bilobei. Eta nik diot: “Eskerrik asko Joan Manuel Serrat zure ezpainetatik jaurti duzun hitz multzo eder honengatik. Emaztea, alabak eta lagun onak malkotan utzi zenituen. Baita ni ere.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
