Sinesten dut Athletic, bere pentsamoldeari tinko eusten diona.

Sinesten dut Athletic, haren txikitasunean handi dena.

Sinesten dut Athletic, herri honetatik, herri honetan eta haren seme-alabez sortua eta hauspotua dena.

Sinesten dut Athletic, menderen mende eta betiren beti iraungo duena.

Sinesten dut Athletic, Begoñako Andre Mariak bere mantupean babesten duena.

Sinesten dut Athletic, Santimamik haitzulotik Bilbon eta nonahi itzalpetzen duena.

Sinesten dut Athletic, zuri-gorria, bere lehoi ar eta emeekin zelai orlegian jokatzen duena.

Sinesten dut Athletic, euskal herriaren ikur garaiezina dena.

Sinesten dut Athletic, zuztarrak gure gogo-arimetan dituena.

Sinesten dut Athletic, haritz zaharraren enborreko orbel berria eta berritzailea dena.

Sinesten dut Athletic, Artxandaren eta Pagasarriren artean babeslekua duena.

Sinesten dut Athletic, Ibaizabalek ur bizia eta bizi-ura edaten ematen diona.

Sinesten dut Athletic, betiereko berrikuntzan beti zahar eta beti berri dena.

Sinesten dut Athletic, hura sortu zutenen, haien jarraitzaileen, egungoen eta bihar-etzikoen bizipoza dena.

Sinesten dut Athletic, izan diren, badiren eta izango diren agintarien gainetik hegaldatzen dena.

Sinesten dut Athletic, haren on-gaitzek egunean baino egunean indartsuago egiten dutena.

Sinesten dut Athletic, haren andrezko eta gizonezko jokalarien, entrenatzaileen eta zaleen elkartasuna dena.

Sinesten dut Athletic, Bilboko, Bizkaiko, Euskal Herriko eta mundu zabaleko zale guztiak bihotz batean batzen dituena.