Beharrezkoa bezain txalogarria ekimena. Bazen kulturari eta sormenari bere lekua eskaintzeko tenorea...! Bi dira pozez jaso ditudan ideiak plataforma berri honi erantsiak: batetik, plataforma honek kultur industriaren balio estrategikoa aintzat har- tzea eta sustatzea duela helburu jakitea eta, bestetik, Euskadiko ekonomia indartzeko balioko duela irakurtzea, hau da, Euskadiko ekonomiaren beste zurtoinetako baten maila eman izana (euskal enpleguaren %5,31 suposatzen baitu eta Euskadiko enpresa independenteen %9,8).

Pozarren irakurtzen du baita ere batek, Euskadi mapamundian kokatzeko beste elementu bat gehiago izango dela, hau da, plataforma honek merkatu berrietan agitzeko sarbidea eskainiko duela eta Euskadi Europan posizionatuko duela, eta ez nolanahi: kultura erreferentziazko elementu gisa har- tzen duen lurralde gisa baizik. Bisiodun lurralde aurreratu eta aberats gisa. Ekimen hau borobiltzeko, orain, bi gauza behar dira bakarrik: batetik, plataforma indartzea, hau da, sektorea biziberritzea eta motor ekonomiko bezala duen potentzialtasuna ustiatzea; eta, bestetik, sortzaileen talentua sustatzeko eta bideratzeko programa ezberdinak eta askotarikoak plataforma honekin lotzea. Sektorea eta sektorerako bidea, biak al biak, profesionalizatzea.