Sareetan argitaratzen ditugun argazkiekin gertatzen den hau beste alor batzuetan ere errepikatzen da. Bitartekoak ezkutatu eta emaitza erakutsi nahi dugu bakarrik. Baina ez gara konturatzen emaitza azaltzearekin batera, askotan hara heltzeko bidea ere erakusten ari garela. Metxa ilehoriak badituzu, imajinatu zaitzaket burua zilarrezko paperez estalita; ahalmen handirik izan gabe botere gune batera heldu bazara, imajinatu zaitzaket han eta hemen zeure burua saltzen, lagun boteretsuari fabore bat eskatzen; lantokian bikote bat sortzen bada, imajinatu di-tzakegu lehendik ere gurekin izan ziren bileretako elkarren arteko suzko begiradak€ Argazkian bertan agertzen dena bakarrik ikusi dezakegula uste du nire lagunak, baina argazkia izeberg punta baino ez da.