MUNDUAN klima alda-tzen doala edozein edo gehienon barnera, kontzientziara, sartzen ari dela egi nabarmena da. Kontzientziatik harago, glaziarrak urtzen ikusteak, ozonoaren geruzean gero eta zulo handiagoak atzematea, geure inguruan batezbesteko hotz beroak biguntzea, uriolak edo itxas bazter eta barneko sarraskiak (tsunamiak) ugaritzea giro muda-tze horren erruak direla dirudi. Egun hauetako eguraldi argi eta ederra ere joera horri leporatu nahi diote eta ni ukatzen saiatuko naiz. Azaroaren nahiz otsailaren lehen egunetan ohikoa da hego haize epelak lagunduta holako udara txiki modukoak bizitzea gure parajeetan; aspaldi asmatua delako, besteak beste, "Kaldelario hotz, negua motz; kandelario bero, negua gero" atsotitza. Negua bi zatitan partitzeko atseginak egokitzen diren eguzkialdi gozoak. Egiari zor, inoiz blai eginda ere bueltatu gara Abadiñoko Sanblasetatik baina tira.

Aldaketa horri buelta emateko edo ahal den neurriak saihesteko ahalegiñean, 17 urte beteberri dituen neska gazte bat ageri zaigu protagonista. Stockholm-eko Parlamentuaren atarian ostiralero paratzen hasi zen duela ia bi urte (2018.eko abuztuan) ekintza horrekin eta adierazpen argi bezain burutsu batzuekin, munduko estatu boteretsuenetako agintari askoren arreta piztu zuen. "Etorkizunerako ostiralak" deitzen den GKE edo ONGak, harrezkero AI-k "gazte ekintzaileen" saria jaso duenak eta ONUren hainbat aipamen. Azken egunotan, Thunberg kexu da (Instagram-en) bere irudia eta arrakasta erabiltzen dabiltzalako inolako baimen edo zor zaion errespeto gabe, "nire ekintzaren mugimendua babestu nahi dudalako" dio.

Jakina da Gretaren ikuspuntu behinena ahalik eta CO2 gutxien eragitea dela eta harro esaten du ez duela abiorik edota kotxerik erabiltzen bere eguneroko bizi-tzan. Hortik aurrera, beragan dogun sinesmenean oinarritu behar, ez delako erraza ulertzen holako adierazpen batzuk AEBetan egin eta handik hiru egunera Madrilen agertzea jendaurrean. Belaontzi baten ez dira holako bidaiak egiten.