POLIZIAK eta lapurrak zen nire haurtzaroan jolasten genuena. Baserri gunean hazi nintzan eta bide bazter zein lantzar, artasoro edo sasitza bueltan ezkutatuz, handik atera eta talde batek, poliziak alegia, beste bati, ihesian zihoazen lapurrak hauek, korrika segitzen zieten plaza moduko edo jokoa hasten zen tokian bukatuz. Bata eta besteak ez zeuden bere ofizioaz konbentziturik, hurrengo saioan rol-ak alda-tzen zituztelako, poliziak lapur eta lapurrak polizi.

Inoiz lehenago zirrikitu honetan erabili dudan beste gertaera baten gogoeta, zazpi egunez GC-en torturapean egon eta atera nintzanean, afaltzen geundela eta jasandakoak kontatzen nenbilela, nire lagun min batek honako hau bota zuen: “Hementxe botoi bat baneuka zeinean sakatu eta munduko polizi guztiak aireratuko nituzkena, ez nuke zalantzarik izango.”

Jakina, beroaldi baten eragina zela, gizartea garatzen den ildoetatik ordena mantentzeko edota arauak bete arazteko zerbaiten beharra nabarmena delako. Erabiltzen dituzten moduak, beste kontu bat da.

Bilboko Aste Nagusiak (handienak) denerako ematen du handiki. Kontzertu bat zentsuratuz bokioiztu egiten da edo bederatzi egunei 10 gaua jartzen dizkiogu eta dagokidan gaian, dozena bat mantero altxa eta mugi arazteko munizipal patruila osoa eta gainera ertzainak deitzen ditugu. Mila aldiz ikusi dugun arren hauek, manteroek, aguazilak ikusi orduko mantea bildu eta aire egiten dutela. Jai hauetan lasaixeago mugitzen dira baina mugitu bai. Areatza eta zubiko gertaera horietan inongo “salvapatrias” batzuk areagotu ei zituzten liskarrak, beti ere holakoak sobera daude.

Torturatu ninduten GC-k, zein Bilboko poliziak nahiz ertzainak eta manteruak ba dute izendatzaile komuna, aginduak kumplitzen dituztela. Lehenak politikoenak, noski, manteruak salgaiak eta lan bidea errazten dizkioten kapoak eta munizipal zein ertzainak haien manduak ez ezik tokian tokiko merkatariak haueri presio izugarria eginez, galera handiak eragiten dizkielako.

Poliziak, ehunka lapur kalean eta gainera manteroak.