Jendeak ez du jada oporretan zoazen edo ez galdetzen, baizik eta nora zoazen. Opor egunetan ez bidaia-tzea, ez da aukera. Eta nik, herria zaintzen gelditzen naizela eran-tzun diet. Esaldi oso erabilia izanagatik, halaxe sentitzen baitut. Ez bereziki politikarien erretolikak entzuteko baina bai lasaitasunaren talaiatik bakoitzak dionari bere lekua egiteko. Edo Txillida Leku berriro bisitatzeko. Zortzi urte ondoren, edozein museo bisitatu baitaiteke berriro eta honek, benetan, zeurea ere badela sentiarazten baitizu. Edo Soinujolearen semea ikustera hurbildu naiz, literaturatik zinemarako bidean Bernardo Atxagaren lanak nola beste bizi bat hartzen duen deskubrituz. Eta hiru egunetan jarraian, Derbyshire City & County Youth Orchestrak eta Euskadiko Ikasleen Orkestrak Gasteizen, Donostian eta Bilbon eskainitako kontzertuak dastatu ditut, etorkizuneko musikarien harrobiari babesten ditugula erakusteko.

Aste Santuetan, ikuskizun erlijiosoez gain, kulturaz bestitu da, adibidez, baita Bilbo. Musikariz, dan-tzariz, antzerkiz eta bestelakoz hornitu ditu kaleak eta plazak eta turista bat lez egon naiz Arriaga aurreko plazako harmailetan jarrita, ikuskizunak harrapa nintzala eskatuz. Edo Lumbreras galeriak prestatutako Zumetaren azken lanen erakusketa ikustea izan liteke egunotarako beste aukera eder bat?

Mendira irteeratxo bat ere egin dugu edo hondartzan pasiatuz gozatu? turistaz inguratuta. Zenbati erantzun behar izan diegun halako edo bestelako lekua non dagoen, non bazkaldu dezaketen edota zer ikustea gomendatzen diegun?

Eta bai. Prentsa idatzian zera irakurri ahal izan dugu: Euskal Herria berez hilko dela, berak nahita, ez delako erreproduzitzen. Edo beste batean, gizarteari gizarteak berak ematen diguna eman behar zaiola.

Politikarien hitzen zurrunbiloan, turista andanak eragiten duen Babel efektuaren erdian, “nora goaz?” galdetu diot ene buruari, daukaguna zaintzeko, gordetzeko eta garatzeko edo indartzeko egin behar dugunaz hausnarrean. Ez baita gutxi.

Asko izan, ordea, kontzientziaz eta egitez jagon beharrekoa.