Atzo, nire alabak txantxa bat egin zuen, nik sarritan egin ohi dudan txantxa horietako bat. Denok barre egin genuen, baina barruan klik bat egin zidan. Haurrek entzuten dutena ez ezik, ikusten dutena ere ikasten dutela ohartu nintzen. Gure hitzak, gure keinuak, gure jarrerak... dena kopiatzen dute. Guraso izatea etengabeko ispilu izatea da. Eta ispilu horretan, batzuetan, ez da erosoa geure burua ikustea. Txantxa batek ez dit axola, baina nire gustukoak ez diren gauzak kopiatzen ikusten dudanean, ez dit graziarik egiten. Barre artean, pentsakor gelditu nintzen: zer ari naiz benetan irakasten?
- Multimedia
- Servicios
- Participación
