Síguenos en redes sociales:

Jai Alai

Frustrazioa

Frustrazioa sentimendu naturalen parte den emozioa da, baina gure seme-alabek, bereziki haur txikiek, zailtasun handiak izaten dituzte ulertzen eta kudeatzen. Nire alaba nagusiak (5), arazoak ditu sentimendu horiek kudeatzen. Pasa den asteburuan, adibidez, momentu atsegina pasatzen ari ginen familiarekin jolasean. Bada, nire alabak galdu egin zuen jokoan, eta... akabo momentua! Negarrez hasi zen eta denbora asko behar izan zuen egoerari buelta emateko. Badakit frustrazioa ikasketa prozesuaren parte dela, baina momentu horiek, ama gisa, oso zailak dira!