Síguenos en redes sociales:

Hitzek berdintzen gaituztenean

Hitzek berdintzen gaituztenean

GARAI bateko hiztegietako definizioetara jo besterik ez dugu ohar-tzeko ama... edo gizon eta seme-alabaren batez osaturiko familiek ez zutela sarbiderik gure errealitatea islatu nahi zuten hizkuntza-lanabesetan, besteak beste hiztegietan. Beste horrenbeste esan dezakegu bi gizonezko edo bi emakumezkok osaturiko bikoteei buruz aritzean, batzuek ez baitituzte familiatzat ere hartzen. Batzuen aburuz, familia bat ohikoa izan behar du, sexu desberdina duten bi pertsonez osaturikoa, hain zuzen, gainerakoak, beste era batez aditzera emanez.

Hizkuntza, beraz, pertsonak sailkatzeko, kategorizatzeko, desberdintzeko erabili behar da, garbi nabarmenduz bakoitzaren bizi-aukerak, hots, normaltzat -ustez- hartzen direnak eta gainerakoak. Besterik da, errealitate bat azaleratzeko asmoz, sortutako berbak... baina azken hauek ere, normala dena, are normalago bilakatu ahala, desagertzeko bidea eginen dute.

Keinu eta antzekoez harago, hizkuntza darabilgu jazoera baten aurrean jarrera erakutsi nahi dugunean. Horrela, zenbat bider “ijito” eta “judu” -beste ba-tzuen artean- hitzetatik abiatuta gaitzetsi ditugun batzuen portaerak, ia oharkabean, herri-talde horiekiko mendeetan iltzatu diren aurreiritziak bidelagun ditugula. Halakoetan ez baita ezer positiborik islatzen, aitzitik dena arbuiagarria eta albora-tzeko modukoa baita. Ohartu beharko ginateke gure artean bizi diren lagunei egiten diegun kalteaz, bai eta belaunez belaun transmititzen dugun estigmaz ere.

Hitz egokia asmatzen ibiltzen dira publizitate euskarriak, lelo eta antzekoak sortu nahian dabiltzanak. Halakoetan, ohikoa da hizkuntza batean funtziona-tzen duen esamoldeak beste hizkuntza batera eramatean ulergarria ez izatea eta ez fun-tzionatzea. Horrelakoetan ere, komeni da hizkuntza bakoitzetik sortzea, hizkuntza bakoitzak barruratzen duen sena, indarra egokitasunez lau haizeetara barreiatuz... Bai, hitz egokia aukeratzea garrantzi handikoa da GIB infekzioa dutenei buruz aritzean, infekzioa baita, eta, ez, gaixotasuna edota gaitza. Hor ere antzeman dezakegu hitz egokia baliatzeak nolako garrantzia daukan gizataldeak estigmatizatu eta beren bizitza gurutze-bidea bilakatuko ez badugu.

Hitzak erakusten du bakoitzaren gizatasuna... eta hizkuntza, eta bere bidez hiztunak, errealitate horiek kontuan hartuz moldatzen, eguneratzen eta egokitzen joatea garrantzi handikoa da gizarte kohesionatuago bat eraikitzeko denok, une oro eta egunero egin behar dugun ahaleginean.