Síguenos en redes sociales:

Komeni bezala

Komeni bezala

MUNDUA ikusteko nahi beste manera aurki di-tzakegu. Adibidez, gora begira genezake eta etxe parean egokitu zaigun munduaren zati honetan zein ongi bizi garen esan genezake. Munduan gutxi dira gure artean erdietsi den garapen-mailan lortu duten herriak. Hemen bezain ongi bizitzea kosta egingo litzaieke gurekin Planeta partekatzen duten gehienei, konturatzen ez bagara ere, oso txikia baita laster ugaritasunean bere burua itotzeko arriskuan egon daitekeen munduko zait hau.

Edo behera jira genezake burua, geure oinazpiaren bestaldeko zati asko handiagoari erreparatzeko. Hainbat gauzek zein gaizki funtzionatzen duten esanez eztarria zarratu arte ari gintezke hitz eta pitz, eta ulergaitza zaigula behin eta berriro errepikatu. Arrazoi guztiarekin esan genezake tripako mina eragiten digula injustiziak, bereizketak eta berdintasunik ezak. Goseak eragindako minarekin zerikusirik ez badu ere, makina bat kasu zehatz zerrendatu genitzake, gainera, esandakoa oinarritzeko.

Ikuspegi kontua delako. Nork bere egien arabera ikusten duelako mundua, eta egia horiek erraz alda daitezkeelako alda-haizeak eraginda.

Adiskide batek, ordea, egia mugiezin horietako bat finkarazten duen mapa igorri dit: munduko mapa, mapa erreala. Herrialdeen izenak ez dira bertan ageri, eta horien ordez, kopuruak datoz: zenbat herritar atendi-tzen dituen mediku bakoitzak herrialde bakoitzean. Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 1.000 herritar artatzeko gutxienez hiruna erizain diharduten hiru mediku izatea oinarri-oinarrizkoa da. Kuban 170 lagunek mediku bat dute eskura; Tanzanian, berriz, osasun-profesional bakoitzari 50.000 herritar dagozkio, Malawin bezalaxe.

Azken hamarkadatan gizaldiak inoiz bizi izandako aurrerapenik azkarrenak eta sakonenak bizi izan ditu. Aurrerapenak, ordea, ez du berekin ekarri desorekak arintzea, eta uler-tzen gatzagoa dena, aurrerabidearen erritmoak ikusirik, bi munduen arteko leizea gero eta sakonagoa da.

Mundua ikusteko nahi beste manera daude. Itsuarena egitea barne.