Síguenos en redes sociales:

Akelarreak

ERNALTZEA, in vitro edo beste edozein era artifizialean egiteak Kreazioaren (bai maiuskulaz) armonia hausten du” edo, areago, “Laborategiko akelarre kimikoa da”. Ez da nire iritzia ez edozein gizaseme arrunt batena, On Demetrio Fernández Kordobako Obispo Jaun Txit Gorenarena baizik. Bi iritzi nabarmen, baten prezioan, Kreazioaren armoniaren haustea edota delako akelarre horrena. Biak ala biak ernaltzearekin ez ezik ugalketarekin zerikusirik ez duten bi kontzeptu. Alegia, munduak eta izakiak kreatu zituen Jaungoiko handiari ezin zaiolako errurik atxiki, ezagutzen dugun honetan, barreiatu duen jende klasea sortzearena, ez eta sekula izan den edo asmatu izan den edonolako akelarreei ere. Gaztelaniazko hiztegira jotzeko tentazioak eman didan ondorioz, “andre eta gizonak ilargi gauetan, haien hainbat errito jarduteko, egiten zituen bilkura” dela dio RAEk. Eta, zehaztera, izena euskaratik datorrela gehitzen du: “Akerraren, ahuntz arraren, zelai edo larrean” egiten omen zirelako. Bai ‘omen edo ei’ dio, hiztegigileak oso zehatzak izan arren apenas sinesten dutelako horrelako bileren existen-tziaz. Haiek ez dakit baina ni ia ziur nago larre horietan biltzen ziren andre gizonen helburu behinena ez zela ernaltzea edo giza espeziaren ugalketa. Zalantza gutxi egon arren, bi ondorio horien lortzeko ekimenak maiz erabiltzen zituzten. Alegia, larru jotze edo txortan egiten zutela baina, ahal zen neurrian, ernaltzea saihestuz edo, kasurik hoberenean, ondorio hori kontuan eduki barik.

Esperantzarik ez dut On Demetriok nire sermoia irakurriko duenik, bai ordea haren sektako funtzionarioren batek EHn. Lagun pare bat geratzen zaizkit hauen artean, lehen hainbat nituen arren, eta badakit bi hauek nire alde daudela, Kordobako obispotik at edo harago. Ezin beste hainbeste esan Gipuzkoa eta Bizkaiko diren Munilla eta Iceta Artzai Txit Gorenei buruz gauza bera esan, ia ziur, hauek On Demetrio Fernández-en iritzietatik hurbilago izango direlako. Ea On Francisco, Erromako argentinarrak pixka bat onbideratzen dituen bere artzain hauek.