Síguenos en redes sociales:

'Sálvame'

BeLeN Esteban Debordek asmatu zuen noiz eta han 1967. urtean Espektakuluaren Gizartea idatzi zuenean. Tesiak zera baino ez dio: gure gizartearen merkataltze eta estetizatze prozesuaren ondorioz espektakulu bihurtuko da. Testua zaila da eta arretaz irakurrigatik hainbat gauza gelditzen dira ulertu gabe, harik eta errealitateak testua argitu eta ulertzen dizun arte.

Belen Estebanek hemeretzigarren mendeko nobelaren peripezia espektakulu bihurtu du. Enma Bovaryren ausardia, laineza, emakume identitatea erakusgarri egiten ditu egunero modu zakarrean une horretako argumentua zein den lar inporta gabe: senarraren adar jartzea, alabari buruzko komentario maltzurren bat, berari egindako kritikaren bat. Ez du inporta, inportantea sentimenduen erakuste estetiko moralizatua da. Irudiak ez dira garrantzitsuak baizik eta gertakariei buruz egiten den irakurketa morala: zer dagoen gaizki, zer ongi azaltzen da oihuka, gordinenean.

Behin telebista itzulirik norberak bere errealitatera bihurtu behar du. Denok dauzkagu liskarrak, gaizki ulertuak, adiskideengandiko urruntzeak, kontsolamendua eman beharra; denok dauzkagu barkatzeko gauzak, sentimenduekin aritu beharra eta zer dagoen ongi eta gaizki erabaki beharra baina pantailan erakutsitakoak neurri batean hutsaldu egiten du egin behar hori. Nola adiskidetuko naiz bikotekide ohiarekin Belen Estebanek horri buruzko lezioa espektakulu bihurtu duenean? Ez da nire egitatea hutsala bihurtzen? Zertarako mintzatuko natzaio egiati adiskide bati Sálvamen horretaz mintzatu baitira bat telefonotik sartu bestea atera? Non sustraituko dut egitera noana nire sentimenduen egia eskaparate batean paratu eta erakusgarri irrigarri bihurtu denean?

Houellebecqek zioen kapitalismoari gelditzen zitzaion azken konkista ohea zela. Uste dut ohea aspaldi inbaditu zuela; azken konkista desioa eta berak sortutako sentimenduen alorra da. Kantek kutxatan sartu eta ordenatu nahi izan zuen hori, kinkila da. Ia nor ausartzen den bere sentimenduak autentikoak direla esaten!