Felipe VI.ak azkenaldian egindako hitzaldietan, kontzeptu bat hamaika aldiz entzuten da -demokrazia. Edo demokrazia erroa duten beste hitz batzuk- gure demokrazia… demokratikoki, demokratak… Horrek asko harritzen nau, eta nire buruari galdetzen diot: baina, herri honetan inork ez du gelan dagoen elefanterik ikusten? Erregeak ez direlako inoiz demokratikoak, erregeak ez direlako inoiz demokratak, erregeak ez direlako inoiz izendatzen demokratikoki eta, izan ere, erregeek inoiz ez dutelako ezer ikusirik demokraziarekin. 

Nazio demokratikoek haien buruzagiak hauteskundeetan aukeratzen dituzte, eta egungo Espainiako erregea ez zuen aukeratu gure demokraziak, bere aitak baizik. Eta denok dakigu nork Feliperen aita aukeratu zuen. Azken finean, Franco ez zen inozoa, hau onartzea zaila den arren (diktadore inozoak ez dira izaten ohean hiltzen, 36 urteko agintaldi baten ondoren), eta Francok ez zuen nahi Espainiatik bat-batean ospa egin zuen erregearen semea Espainiako tronuan jarri. Errepikatzen dut, orduan - inork ez du elefanterik ikusten hemen? Edo, duela gutxi nire iloba Deklanek komentatu zuenez, Feliperen aitak elefantea hil al zuen?