Gaur egun imperialismoa pairatzen du euskal lurrak, danok ezagutzen duguna Espaina eta Frantziaren partez. Baina badago bizitza modernoak ekarri duen beste inperialismo mota bat, giza ergelkeriaz baliatzen dana, teknologiaren inperialismo kulturala. Telebisioak, irratiak, musika diskoak, MP4ak, bideoak interneten eta telebisio plataformak burutzen dutena. Zoritxarrez populuak maite ditu gailu hoiek, eta leku guztietan daude, etxeetan, tabernetan, lantegian, jaietako txosnetan, edonon. Inperio bat da, eta herriak duena da menpekotasuna gailu hoiekiko, droga bailira. Herria, mundua (zeren mundua guztian zabalduta daude) gailu hoietan gizatasuna ikusten du, arras tronpatuta badaude ere, ipnotizatu bezela egiten dute. Baina noski, errobatak dira, soinua eta irudia ateratzen dutenak, eta zero gizatasunaz. Musika disko batek ez du inolaz ere gizatasunik. Entregatuta dago herria deabruari, eta hortik dator gero droga kon- tsumoa, arrunkeria, makarrismoa eta gaixotasun mentala. Askori zapaldu egiten gaituzte teknologia hoiek, herri giro osasuntsua aurkitzea oso zaila da. Nik gailuok ez ditut etxean, baina harremanen bila noanean tabernara zapalkuntzaz topo egiten dugu, teknologiaren zapalkuntza. Giro sozialak errobotizatuta daude. Errobok hoiek ameskeriak dira, errealitatearen ispilatze bat, ankekeri teknologiko bat. Ba- tzuk bilatzen dute kalitatea telebisioan, tronpatuta dabiltzan errobataren hoztasuna jasoko dute beti. Erlijioa dirudi arazo hau. Zapalkun- tza jasangaitza pairatzen jarraituko du munduak, iraultzaile kementsuak esna- tzen diren arte, ta gailuok debekatuz mundu guztian, ea bakea ta poza lortzen dugun. Teknologia oso ondo dago lantegian baina kulturan...