Síguenos en redes sociales:

Zorionak Lea-Artibai!

Duela hiru hilabete Lea-Artibai eskualdeko hainbat emakume talde eta banako elkartu ginen, gure herrietako ginekologia zerbitzuaren inguruko kezkak elkarbana-tzeko. Ordurarte ginekología zerbitzua eskualdeko hiru herritan ematen zen, Lekeition eta Ondarrun astean bi aldiz eta Markinan astean behin. Baina eskualdeko emakumeok zerbitzu hau murritzten ari zirela konturatu ginen, zerbitzua erdira murriztu baitzuten, Zornotzan amatasun baja bat egon zela argudiatuta.

Horren aurrean, Lea-Artibaiko emakumeok elkartu eta herriz herri sinadura bilketa hasi genuen. Mendexa, Amoroto, Gizaburu, Berritxu, Aulesti, Lekitto, Ondarru, Etxebarri eta Markina-Xemeinen egin ziren bilketa desberdinetan 2.667 sinadura jaso genituen.

Herritarron lana eta presioari esker ginekologia zerbitzua bere horretara bueltatzea lortu da momentuz, hau da, zerbitzua lehen zegoen bezala geratzea. Honek erakusten digu emakumeon eskubideen murrizketen aurrean eran-tzuteak duen garrantzia.

Aurrerantzean ere elkarrekin lortuko dogu. Zorionak Lea-Artibai!

Lea-Artibaiko emakume taldea