Eskolan gertatzen den bullying-a arazo larri bat da, eta askotan oharkabean hasten da, txantxa baten atzean edo isilpeko mespretxuetan. Guraso garen aldetik, gure ardura da haurrek egoera horietan onargarria dena eta ez dena ulertzea. Nik ez dut nahi nire alabak bullying-a egitea, baina ezta jasatea ere. Horregatik, etxean aspalditik hitz egiten dugu gai honetaz. Beti esaten diot: “Norbaitek beste bati min egiten badio, heldu bati esan behar diozu”. Garrantzitsua da haurrak ez daitezela ikusle pasibo bihurtu. Duela gutxi Disney+ plataformako Invisible ikusi dut, eta gomendagarria da hausnarketarako.