Ikusmira hau partekatuta, bukatu zuen galdetuz ea posible den gure herrian, bisioan bada ere, herrigintzan ari diren/garen askotariko erakundeen artean aipatu bisioa partekatzea. Abiapuntu beretik abiatzea. Abiaburu bera izatea. Etorkizunean izan nahi dugun herri irudia argi izatea eta, horretan bada ere, bat egitea.

Bisioa ere, ordea, misioa eta balioak bezala, garatu egiten den elementua da. Eta momentu honetan, ezin uka, bisio proposamen ezberdinak plazaratzen ari garela, han eta hemen, argia noiz ikusiko.

Argiak, ostera, edukiaren egokitasunetik eta erakargarritasunetik bezainbeste izan behar du hedatzeko duen gaitasunetik eta azkenik, hirukoak bezala, onartzeko, norbere egiteko eta biderka-tzeko hartuko dugun konpromisotik. Bestela, euskal selekzioarekin gertatu bezala kexatuko gara hemendik gutxira, gure herri nortasuna ere, esku artetik irristatu zaigun beste gerra galdu bat ez ote den.