BILBO. Leire Garaik eta Maite Ruiz de Larramendik irabazi dute igande honetan eguerdian Bilboko Bizkaia Frontoian ospatutako Bizkaia Txapelketaren hirugarren edizioaren finala. Garaik eta Ruiz de Larramendik Ainhoa Ruiz de Infantek eta Olatz Ruiz de Larramendik osatutako bikotea garaitu dute finalean, 22 eta 18ko markagailuarekin.

Esku pilotako emakumezkoen III. Bizkaia Txapelketaren azken partidan Leire Garaik eta Maite Ruiz de Larramendik Olatz Ruiz de Larramendi eta Ainhoa Ruiz de Infantek osatutako bikotearen aurka jokatu behar izan dute. Aldi berean, Amaia Alday eta Oihana Orbegozo bikoteak eta Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirre bikoteak aurrez aurre jokatu behar izan dute hirugarren eta laugarren postuak irabazteko lehian. Eta Amaia Aldayk eta Oihana Orbegozok lortu dute hirugarren postua eta Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirre laugarrena.

ESKU PILOTAKO EMAKUMEZKOEN BIZKAIA TXAPELKETAREN HIRUGARREN EDIZIOA

Aurten esku-pilotako emakumezkoen Bizkaia Txapelketaren hirugarren edizioa jokatu da Bizkaia Frontoian, eta aurten ere lehen aldiz bertan parte hartu duten afizionatu mailako hamabi pilotari onenek pilota mistoa erabili dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Bizkaia Txapelketaren hirugarren edizioa 2021eko urtarrilaren 8an hasi zen eta lau jardunalditan jokatu da, jardunaldi horietan pilotari hauek parte hartu dutelarik: Amaia Alday, Oihana Orbegozo, Leire Garai, Maite Ruiz de Larramendi, Ainhoa Ruiz de Infante, Olatz Ruiz de Larramendi, Olatz Arrizabalaga, Naroa Agirre, Miren Larrarte, Gentzane Alday, Iera Agirre eta Arrate Bergara pilotariek.