UDABERRIA eguraldi bikainarekinhasi dugu; asteburuanzeruak oskarbi egondira eta tenperatura altua izan da.Egoera aproposa edozein kirol praktikatzeko,esaterako, atletismoa. Larunbatzein igandean hainbat lasterketaegon dira Bizkaian eta horietako batizan da Sopelako Herri Lasterketa.Pasa den urtean parte-hartzea ohi bainobaxuagoa izan zen, eguraldi txarrazela eta. Haizea, euria eta hotz handiaizan ziren eta, pena handiz, haurgutxi aurkeztu ziren parte hartzera.Javier Corrales Munarri AtletismoTaldeko kidea da, lasterketa antolatzenduen kluba, eta esan zigun 16 urtetanhiru aldiz soilik izan zutela euria.Aurten euririk ez, eta lasterketak normaltasunosoz egin dira. Are gehiago,giro paregabea izan zen Sopelan etakaleak jendez eta alaitasunez beteziren.

Goizeko hamaikak baino lehenbazebiltzan korrikalariak inguruetan,beroketak egiten, ibilbideari ekitekoprest. Horrela, txikienek 400 metrokodistantzia egin zuten, benjaminaurrekoek bezala. Benjaminek 800metro egin zituzten, eta kimuek 1.200metrokoa egin zuten. Haurrek 1.500metroko ibilbideari egin zioten aurre,eta kadete eta gazteek, 3.000 metrokoari.Lasterketa guztiak mistoak izanziren, eta domina bana eman zieten txikien eta benjamin aurrekoen kategorietakolehen hiru sailkatuei, etagaraikurra eta domina bana gainerakoei.

Gainera, parte-hartzaile guztiekhornidurako poltsa bana jaso zuten.Atletismoaren etorkizuneko promesakizan ziren lasterketari hasieraeman ziotenak. Betiko moduan,emozioak denetarikoak izan ziren,batzuk negarrez ere hurbildu ziren,korrika egiteko beldurrez edo. Gurasobatzuk ere ikusi genituen berenseme-alabekin batera korrika egiten,mugikorra eskuan, dena grabatuz.Poz-pozik heldu ziren helmugara etaharro-harro jaso zuten domina txikienek.Benjaminen kategorian esperientziagehiagoko korrikalariak ikustenziren, eta igartzen zen kros bat bainogehiago eginda zituztela. Irteera gogorra,lasaitasuna lasterketa erdian etaesprint handia bukatzeko. Hala ere,bati baino gehiagori lasterketa luzeegin zitzaion, eta ikusleek animatzenbazituzten ere, bukatzea asko kostatuzitzaien.

Bestalde, beste urte batzuetan legez,proba solidarioa izan zen. Korrikalaribakoitzak kopuru bat ordainduzuen dortsalagatik; bi euro senior etabeteranoen kategorietan eta euro batgainerakoetan. Munarri AtletismoTaldeak AprendeTEA AutismoEspektroaren Nahasteak eta Aspergerdituzten Familien Prestakuntzaeta Aisiaren Sustapenerako elkartearieman dizkio dohaintzak.Emaitzei dagokienez, korrikalariensailkapena honakoa izan zen: Kimukategorian Markel Ledesma, LoritzIzaola eta Sofía Pérez-Agote igo zirenpodiumera; haur kategorian EnekoMartínez César Veiga eta Aner Céspedesenaurretik geratu zen. Lehenengoneska laugarren heldu zen, Julene Arriaga. Azkenik, kadete-gazte kategorianUnai Abinagoitiz heldu zenlehena; Markel Fernández eta UgaitzRey baino zentesima batzuk lehenago.Handik oso gutxira heldu zen lehenengoneska, Sira Pérez.

Lasterketa horien ostean, seniorkategoriakoen txanda izan zen. 7.700metro egin zituzten, hau da, zirkuituaribi buelta handi, Sopelako kalenagusietan zehar.

Oso gutxi falta da eskola egutegiabukatzeko, izan ere, Bizkaiko EskolaJokoak laster izango dira. Halaere, haurrek aukera izango duteasteburuetan antolatzen diren lasterketetanparte hartzen jarraitzeko.Espero dezagun eguraldialagun izatea aurrerantzean ere,gustura korrika egiteko. SopelakoHerri Lasterketaz gozatzeko aukeradatorren urtean izango duguberriz, eta espero dezagun korrikalarigehiago biltzea.