BILBO. Bizkaiko hiriburuaren erdialdeko kale batzuk itxi eta beste batzuetan zirkulazioa murriztuko da. Horren ondorioz, zirkulazioa murriztuko da hiriko hainbat kaletan. Gainera, Bilbobus eta Bizkaibuseko linea batzuek ibilbidea aldatuko dute, proba egiten den bitartean.

Kale hauek zarratuko dira: Rekalde zumarkalea, Moyua plaza, Deustuko zubia, Orixe kalea eta On Diego Lopez Harokoaren Kale Nagusia. Udaltzainak eta antolaketako langileak bertan egongo dira une oro.

06:45etik 10:00etara, gutxi gorabehera, Deustuko zubia zarratuko da, bertatik abiatuko baita martxa. 08:00etatik 09:15era, gutxi gorabehera, Orixe kalea une zehatzetan itxiko da. Udaltzainek edo/eta antolaketako langileek arautuko dituzte garajeetako sarrera irteerak.

Gero, 11:45ak eta 14:30ak bitartean, Recalde zumarkalea itxiko da, Salbe zubia eta Moyua plazaren artean. Ordutegi berean zarratuko da Moyua plaza, Gobernuaren Ordezkariordetzako eraikinaren eta Elcano kalearen artean (plazako hegoaldean).

Rekalde zumarkaleko garajeetako sarrera-irteerak, Plaza Biribiletik gertuen dagoen inguruan, Albia Lorategietatik egingo da. Jesusen Bihotza plazatik gertuen daudenak, Euskadi plazatik sartuko dira.

Azkenik, probak gutxi gorabehera 09:30etik 15:30etara iraungo duela kontuan hartuta, On Diego Lopez Harokoaren Kale Nagusia itxi egingo da, helmuga Moyua plaza eta Urkixo zumarkalearen artean jarriko baita.

Gainera, Bilbobus eta Bizkaibuseko linea batzuek ibilbidea aldatuko dute, proba egiten den bitartean. Bilbobuseko aldaketen informazioa www.bilbao.eus webgunean eta markesinetan ikus daiteke.