Maria Rivero Balmasedan jaio eta Zeberion bizi den musikaria da. Bere musika ibilbidean hainbat taldetan aritu da: Apurka, Siroka, Hutsa... 2017an, erronka berri bat jarri zion bere buruari eta bere bakarkako proiektua aurkeztu zuen: Kintsukoroi. Proiektu hau Riverok bildutako esperientzien emaitza da, ikasitakoaren isla eta beraz, orain arte argitaratu duen proiektu pertsonalena. 2018ko abenduan proiektu honen baitan EPa argitaratu zuen Mark Jordan ekoizle katalanarekin batera. Musika antzerkiarekin uztartu du azken urteotan eta 2014tik umeentzako kontzertu didaktikoetan zein pailazoekin ume ikuskizun ezberdinetan aritu da.

Abesti bat:

Guadi Galegoren ‘Matriarcas’

Musika talde bat:

Izaki Gardenak

Liburu bat:

Paola Damontiren ‘La brecha orgásmica’

Museo bat:

Balmasedako La Enkartada fabrika-museoa

Film bat:

‘Adú’

Kultur espazio bat:

Iruñeko Katakrak