Unai Izquierdoren kultur gomendioak:
- Abesti bat: Olatz Salvador artistaren 'Eraman nazazu'.
- Abeslari bat: Luz Casal.
- Liburu bat: Agustín Gómez Arcos diazlearen, 'Ana no'.
- Antzezlan bat: Lorcaren 'Doña Rosita la soltera' edo 'El lenguaje de las flores'. Uste dut bakarrizketa perfektu bat idatzi zuela Lorcak.
- Film/telesail bat: '80 egunean'. Pelikula arriskutsua eta hunkigarria, publiko zabalarentzat askoz ezagunagoa izan beharko lukeena. Erreferente bat.
- Sortzaile bat: Concha Velasco. Erreferente bat (jatorra, denetarik egin zuen- dantza, abestu, aurkeztu, interpretatu). Ezagutu nuen eta oroitzaapen politak ditut berarengandik. Handitan bera bezalakoa izan nahi dut.
- Artista plastiko bat: Mabi Revuelta.
- Kultur espazio bat: Barakaldo Antzokia. Han ikasi nuen Arte Dramatikoa graduko 4. maila eta nerabe nintzenean hamarnaka aldiz joan nintzen. Antzerkia maitatzen ikasi nuen bertan ikusi nuen guztiari esker.
Unai Izquierdo (Santurtzi, Bizkaia, 1981) antzerkigile, aktore eta kazetaria da. Arte Dramatikoan lizentziatu zen Malagako ESADen, eta gradua eta masterra egin zituen Multimedia Kazetaritzan eta Komunikazioan. Bere antzerki-ekoizpena oparoa da, eta espazio garrantzitsuetan estreinatu ditu bere piezak: Náufragos, Dalí en blanco y negro; Miguel Hernández, que estás en los cielos, Espainiako diktadura amaitu zuen poetaren bizitzari buruzko testu bat; Buenas noches, madre edo Agur, Otxoa Feroz!, José Antonio Nielfa La Otxoa artistarekin eta artistaren bizitzari buruzko musikala. Poetaren biografiari buruz ere idatzi du: ¡Qué Fuertes lo de Gloria! 2020an, berriz, Ocaña estreinatu zuen Maria Goiricelayaren zuzendaritzapean, José Pérez Ocaña artista eta aktibistaren bizitzari buruzko muntaia. Izquierdo pertsonaia protagonista ere hezurmamitu zuen.
Bere lanek aniztasun sexualaz hitz egiten dute: identitateak, esperientzia ez-normatiboak eta aniztasun afektiboak eta sozialak ikusarazten dituzten kontakizunak aztertuz. Hari horrek El lenguaje de las flores bezalako proiektu garaikideetan jarraitzen du (gaur egun biran dago eta Getari Etxegaraik zuzentzen du), non lotura emozionalak jorra-tzen diren, maitasunaren eta itxaropenen inguruko sinbolo eta metafora sentikorren bidez XXI. mendean.
Interpretazioari dagokionez, María Goiricelayaren Yerma, Javier Hernández-Simónen Las que fueron silencio, Was Mona Lisa una lámpara?, nazioarteko jaialdietan aritua; Cabaret Chihuahua; Juana de Arco en la hoguera, Aitana Sánchez-Gijónekin batera eta Rossini y el viento del sur lanetan aritu da, besteak beste. Ohikoa da idazten dituen obretako protagonista izatea.