MUSIKARIA (broken brothers brass band)

Ion Celestino: “Musika beltza hartu eta gure errealitatean txertatzen dugu”

New Orleanseko doinuak Iruñera ekarri ditu Broken Brothers Brass Band taldeak, 2006an sortu zenetik. ‘Txertaketa’ euren laugarren diskoan, talde nafarra “inoiz baino gehiago busti” da, bai letretan eta baita musikalki ere

08.02.2020 | 01:39
Broken Brothers Brass Band taldeko kideak, Ion Celestino aurrean dela.
Broken Brothers Brass Band - Xuri guztiak ez dira irinak

Brass letoia da ingelesez. Brass band: metalezko haize instrumentuz osatutako taldea, dunbala eta perkusioa ere izaten duena, eta baxuaren ordez tuba. "Hemen Euskal Herrian txaranga esango geniokeena", dio Ion Celestino Broken Brothers Brass Bandeko tronpeta jotzaileak. XIX. mende bukaeran Estatu Batuetan esklabo beltzen askapenarekin batera sortu zen brass banden kultura, banda horiek ragtime estiloa hartu eta New Orleanseko kaleetara atera zuten, inprobisazioa eta musika beltzaren momentuan momentukoa oinarri. Jazzaren sorburuan garrantzia handia izan zuten talde horiek, musika kalera atera eta bertan jo-tzen hasi baitziren. 80ko hamarkadaren bukaeran berpizkundea eman zen eta brass band mordoa momentuko musika beltza hasi ziren jotzen: funk, hip hop?

Kulturak eta doinuek liluratuta, New Orleansetik Iruñera ekarri zuen musika beltza Broken Brothers Brass Bandek. Talde nafarrak 2006tik darama Euskal Herriko kale zein aretoak dantzan jartzen, estilo hori euren errealitatean txertatuz. Laugarren lana dute Txertaketa (Gaztelupeko Hotsak, 2018).

New Orleanseko doinuak ekarri dituzue Euskal Herrira: jazz, hip hop, gospel, funk? Iruñeak eta New Orleansek badute ezer komunean?

Kaleko bizia badago bi hirietan eta munduan oso ezagunak dira euren festa garrantzitsuena dela-eta, Iruñea Sanferminengatik eta New Orleans inauteriengatik, Mardi grass. Baina, batez ere, guretzat New Orleansek interesa du aspalditik gustatzen zaigun musika gehienaren jatorria bertan dagoelako: jazzaren sorburua da, rythm and blues gehienarena, funk musika ezin da imajinatu New Orleans gabe, ezta gaur egungo dan-tzarako musika beltzak ere. Oso toki garran-tzitsua da musika sorkuntzarengatik eta baita musika bizi duten moduarengatik ere, musika kalean bizitzen jarraitzen dute, oso modu zuzenean.

Aurretik beste talde batzuetan aritutakoak zarete taldekide gehienok. Zelan sortu zenuten Broken Brothers Brass Band?

Gure jatorria Amama Luisa Brass Band da, Renato Valeruz kontrabaxu jotzaile eta jazz-musika irakasle austriarrak sortu zuen, 1998 inguruan. Talde horretan jotzen genuen ba-tzuk. 2006an erabaki genuen Iruñean taldea sortzea, goi mailako jazz ikasketak egiten ari ginen hainbat lagunen artean.

Sanferminetan kalean jotzeko bildu zineten lehenengoz.

Amama Luisa bizirik zela topaketa bat egin genuen Sanferminetan, tuba eta tronboia jo-tzen zuten Durangoko lagun batzuk gonbidatu genituen (egun gurekin daudenak) eta Iruñean gurekin ikasten zuten beste lagun batzuk. Ez zegoen etorkizunerako proiektu handirik, egia esan, egun pasa egitea besterik ez, festa giroan musika hori joz.

Inprobisatua izan zen orduan?

Bai, eta horrek badu harremana jazzarekin. Brass bandetan badago errepertorio komun bat eta jendea inprobisatuz elkartzen da, nahiko irekia izaten da. Badaude soloak jazz bandetan bezala, baina inprobisazio kolektiboa ere oso oinarrizkoa da. Melodia  baten gainean moldaketak inprobisatu egiten dira, harmonizazioak?

Berez, tradizionalki kalean jotzen dute brass bandek, baina aretoetan ere aritzen zarete zuek.

Azken urteotan gero eta sarriago jotzen dugu aretoetan, batez ere gehiago abesteko aukera ematen digulako, rapa sartzeko, esaterako. Ñabarduretarako tarte handiagoa dago. Baina toki naturala, berez, kalea da. New Orleanseko brass banden tradizioaren alde garrantzitsuena second line izenekoa da. Kaletik jotzea, oinez, eta festa ibiltaria sor-tzea. Han igandero desfile bat baino gehiago egoten da, klubek antolatuta, hemengo peñak balira bezala. Sanferminetan ere egiten da, txaranga deitzen duen peña taldearen aurretik joaten da, lehen lerroan edo, horien atzetik musika taldea, eta musika taldearen atzean eta inguruan second line horrengan, hau da, ikuslegoa edo, taldearen inguruan parrandan joaten direnak, oinez, dantzan, edaten? Desfile mota horri second line dei-tzen zaio. Dirudiena baino gehiago baldin-tzatzen du, taldeek asko jotzen dute second line-arengan pentsatuz. Azken finean, oinez doazen arren, euren ikuslegoa hori da, eta jolasak egiten dituzte publikoarekin, galdera eta erantzunak. Kultura oso bat dago horren inguruan.

Interakzioa dago jendearekin, beraz.

Musika beltzean beti egoten da hartu-eman hori, gospeletik hip hoperaino, beti dago galdera erantzun eta interakzioaren zera hori, ikuslegoarekin komunitatea sortzea oso bizirik dago brass banden historian.

Lau disko ditu jada kalean Broken Brothers Brass Bandek. Etengabeko aldaketa aipatu duzu eta lan honetan ere doinu berriak gehitu dituzue.

Horrelako bidea izan da lehenengo diskotik orain arte. Lehena egin genuenean, nahiko modu tradizionalean jotzen genuen, New Orleansen gauzak egiten diren bezala. Hango tradizioa da euren inguruko jendeak en-tzuten duena txertatzea, bai letretan eta baita musikalki ere, eta gu horretarantz joan gara, hemen gertatzen diren gauzekin bustitzera. Musikan ere gauza bera gertatzen da, guk eta gure inguruko jendeak entzuten dituen gauzak hartzen ditugu.

Azken lanari 'Txertaketa'jarri diozue izena. Zein gai plazaratzen dituzue diskoan?

Izen hori Luis Soldevilla gure lagun eta ideologoak sortu zuen. Iruñean bada Iruñea Nola? izeneko kolektibo bat (NOLA akronimoa New Orleans, Louisiana hitzetatik dator) 2015ean sortu zena New Orleanseko giroaren eta musika beltzaren maitale batzuekin batera. Iruñean festak antolatzen ditugu eta hor sartuta dagoen Luisek behin esan zuen Iruñerrian ematen ari dela, bai gurekin eta bai beste musika talde batzuekin, musika beltzaren txertaketa bat, berak dio "txertaketa zoroaren teoria" dela. Hau da, bat-batean Karibeko musika desberdin piloa ari direla txertatzen Iruñerrian, baina Iruñerriarekiko harremana edukiz, ez bakarrik modu estetiko edo folkloriko batean, baizik eta musika estilo horiek erabiliz gure historia kontatuz. Horregatik Txertaketa: musika beltza hartu eta gure errealitatean txertatu, gure kontuez hitz egiteko.

Inguruko gaiak hartu dituzue, beraz.

Bai. Batzuk nahiko esplizituak dira, beste ba-tzuk ez hainbeste. Duela pare bat urte Errotxapean poliziak mutil senegaldar bat hil zuen eta komunitate horretako lagun musikariei proposatu genien berari buruzko kantu bat egitea, eta euren hizkuntzan egin dute. Beste abesti batzuk orokorragok dira: Iruñeari erreferentzia egiten diotenak (Iruña Motor City) edota langileen borrokei buruzkoak?

Musikaren alde politikoaz hitz eginez, aipatzen zenuen, letrez gain, badaudela guztiz politikoak diren beste faktore batzuk ere.

Askotan bere burua politikotzat duten taldeak, baina ideia berberak modu berean errepikatzen dituztenak, ez dira batere eraginkorrak. Politikotasun horrek gauza asko ukitzen ditu. Zer edo nor ari naiz ordezka-tzen nire kantekin? Nire bizitokia, nire komunitatea? Horrekin ari baitzara jarrera politiko eta mundu ikuskera argia erakusten. Bestetik, non jotzen dudan, zein baldintzatan, zer onar-tzeko prest nagoen eta zertarako. Horiek guztiak ere maila politikoak dira.

Bertsioak ere sartu dituzue: 'Agur Jaunak' edota Dut taldearen 'Ezjakintasunaren kateak suntsitu', kasu.

Brass bandek denbora guztian egiten dituzte horrelakoak, berriadierazpena edo. Edozein melodia hartu eta tokiz aldatu. New Orleanseko kanten errepertorioko parte garrantzitsu bat gospel musika da, agian ez zentzu erlijioso batean, baina musika hori hartzen dute eta erabili. Kaleko emanaldietan, askotan, momentu solemne bat behar izaten dugu eta hori AgurJaunak kantarekin egiteak beste ikuspuntu bat ematen dio. Txertaketa diskoan, adibidez, Dut taldearen Ezjakintasunaren kateak suntsitu abestia sartu dugu; sorpresa bat da, estetikoki guztiz ezberdina baita. Aurreko diskoan, Ildoa landuz-en, Tijuana in Blue-ren estribillo batekin kanta berri bat sortu genuen: Dantza zure botilarekin. Euskal Herrian kalean kanta hori jo eta zentzu berriak sortzen dira jendeak jada ezagutzen dituen elementuekin.

Rapa ere sartu duzue.

Azken hiru diskoetan badaude rap zatiak. Lehen aipatzen nuen bezala, guk eta inguruko jendeak asko entzuten dituen estilo eta elementuak dira eta modu naturalean sar-tzen ditugu. Guk geuk idatzi eta kantatu dugu eta taldearen istorioa kontatzen du. New Orleansen ere horrela da, kalean ez, baina diskoetan oso ohikoa da taldekideek eurek zati batean rapa erabiltzea, oso modu zuzenean euren burua aurkezteko.