Koldo Anasagastiren kultur gomendioak:
- Abesti bat: Nire euskaldun arimak Imanolen 'Mendian gora haritza' abestia gomendatzera behartzen nau, eta nire lasai eta malenkoniatsu rockero eta bluesero arimak 'Me and Bobby McGee' abestia, bai Janis Joplinen bertsioa bai Kris Kristoffersonena.
- Musika talde bat: Betidanik, The Beatles.
- Liburu bat: 'Dulce tierra prometida', Robert Laxalten eleberriak bere aitaren, Amerikako Estatu Batuetan artzain gisa, Tardets (Zuberoa) bere sorterrira itzultzearen istorioa kontatzen du.
- Dantza pieza bat: Giro euskaldun ederrean festa egiten badut, fandango edo arin-arin bat. Guateke baterako twist bat, 'Let´s twist again', Richard Anthonyrena, adibidez.
- Antzezlan bat: Jokin Oregi eta Ane Meaberen Marie de Jongh konpainiak taularatu zuen Amour antzezlana, hitz gabeko istorio zoragarria.
- Telesail bat: 'Des vivants' (Bizidunak) serie frantses batek Pariseko Bataclan aretoko atentatua kontatzen du, bai eta bizirik atera ziren zazpi lagunen ondorengo bizitza ere.
- Artista bat: Paco Sagarzazu, aktore eta pertsona bikaina. Ni honen ordezkari artistikoa izan nintzen.
- Kultur espazio bat: Muxikebarri Zentroa, Algortan.
1954an jaio zen Cumanán, Venezuelan, gurasoen erbestean. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Deustuko Merkataritza Unibertsitatean, Bilbon. Metalurgia eta kazetaritza sektoreko enpresen administrazioan lan egin ondoren, ikus-entzunezkoen mundura abiatu zen. Euskal Telebistako Zuzendaria izan zen, baita Donostiako Nazioarteko Zinemaldiakoa. Enpresaburu autonomo gisa, 3 Koma 93 S.A. sortu zuen, telebistako programak, dokumentalak eta telefimak ekoizteko. Bere eskutik Trauko Management konpainia ere sortu zen, aktoreen interes artistikoen ordezkaritzarako, eta Trauko Ekoizpenak, zeinaren bidez telebistako programak ekoitzi zituen eta bertatik Baineteko (Karlos Argiñano) negozio dibisioko ikus-entzunezkoen arloa zuzendu zuen.
EAEko ikus-entzunezko sektorearen klusterra (EIKEN) abiarazi zuen, eta izan zen IBE (Ikus-entzunezko Bizkaiko Elkartea)ren lehenengo Presidentea. 2012an, Espainiako Telebista Zientzien eta Arteen Akademiako “Talento” Saria eman zioten, bere lan profesionalagatik. Zortzi urtez Sitgeseko Film Ikusentzunezko Prestakuntza Zentroko irakasle eta aholkulari izan zen, story editor eta ekoizle exekutibo gisa lan eginez.
Hainbat zinema festibaletan epaimahaikide izan zen, eta hamar urtez Bilboko Zinebi festibalaren Hautaketa Batzordeko kide izan da ere. Koldo erretiratuta dago egun, eta literaturaren munduan sartu da.
2019ko ekainean, John Anduezarekin batera, idatzitako El último fotograma izeneko bere lehen eleberria argitaratu zuen. 2020an, bere bigarren literatur lana, ¡Maldito caballo!, kaleratu zen, orain Koldok bakarrik idatzita. Hurrengo urtean, 2021ean, Y llegaron galernas izenburuko eleberri laburra argitaratu zuen.
2022an, Clandestina. Radio Euzkadi, un irrintzi desde Venezuela aurkeztu zen argitalpen-merkatuan. Lan honetan, narratiba modu batean, Venezuelako oihanean ezkutatuta zegoen irrati bat martxan jarri zuen abertzale talde baten balentrien berri ematen du, bere ikuspegi politikoa mundura abiarazteko eta Francoren gezurrei aurre egiteko.
Bere hurrengo liburua, 2023an argitaratua, Aunque silben las balas, te escribiré izenekoa, gerra zibilari buruzko lau istorioz osatuta dago, 1936ko uztailetik 1940ko azarora bitartean. 2024an Misia Isidra y el Katire. Guerra, exilio y retorno de una familia euskaldun idatzi zuen, Anasagasti Olabeaga bere familiaren historiaren kontakizuna.
Haurren mundurako bere lehen lana (2026) da Luken, Mista eta izar txikia, ipuin moduan, non haur batek eta bere txakurrak zerutik eroritako izar txiki bati laguntzen diote eta horrela, heldua dagoeneko, izarrak jasotako mesedea itzultzen die. Bere lehen antzezlana argitaratzear dago, Las mujeres de Garayalde izenekoa.