Berritasun ugari ekarriko ditu urriaren 28tik 31ra bitartean BIlbon ospatuko den BIME jaialdiak. Euskalduna Bilbao gunean jardunaldi profesionalak, zuzeneko musikarekin osatutako kontzertuak hiri osoan zehar eta hiru hitzordu nagusi ekarriko ditu: Sormen Industrietako Ikerketarako Nazioarteko Lehen Kongresua, AUPA! Errekonozimenduen II. edizioa eta Live on KEXP Sessions ospetsuen grabazioa
Hau aurrerapen hutsa da; datozen asteetan edukia, artistak eta gonbidatu berriak iragarriko dira, BIMEren izaera eraldatzailea are gehiago indartuz. Topaketa honek Espainiako Kultura Ministerioaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren babesa du, kultura eta musika bultzatzeko plataforma estrategiko gisa duen papera sendotuz.
Euskalduna Bilbao izango da urriaren 28tik 30era, solasaldi, masterclass, tailer eta networking ekitaldien gunea. Musika iberoamerikarra zein norabidetan doan gaur egun aztertuko du BIMEk, sormenaren, teknologiaren, gizartearen eta merkataritzaren ikuspegitik. Espainierazko musika sektorearen etorkizunerako funtsezko indar bihurtzen ari da, eta horren adierazgarri izango dira hainbat aditu ezagun: Adrián Martínez (Sturdy-ko Head of Creative eta Bad Bunny-ren Puerto Ricoko "No me quiero ir de aquí" egonaldiko zuzendari sortzailea), Alex Hackford (Play Station-eko zuzendari musikala), Frankie Pizá (FRANKATM-ko sortzailea), Héctor Eli (El Flowcast podcast ospetsuaren sortzailea), Eva F. Cortés (fffea agentziako zuzendaria), Juan Ortiz de Zaldumbide (That Music Agency-ren sortzailea), Ned Beckett (LittleBig Music Agency-ko sortzailea eta Aphex Twin-en managerra), Nigel M.V. van Ommeren (Sevdalizaren managerra Headfirst Music-en) eta Rosana Corbacho (M.I. Therapy-ren sortzailea).
Gainera, urriaren 28tik 31ra, BIME Livek, Iberoamerikako showcase jaialdi erreferenteak, hiri osoa eszenatoki bihurtuko du talentu berrientzat, proiekzio handiena duten nazioarteko proposamen musikalekin. Kontzertuak honako areto hauetan izango dira: Kafe Antzokia, Crystal, Stage Live, Dock, Bilborock, La Ribera, Muelle, Sala BBK eta Cotton Club, besteak beste. Ekimen honek Basque. Music. eta Sounds From Spain-en lankidetza du, eta jada ireki dituzte euren deialdiak talde, bakarlari eta enpresentzat. Oinarriak eta informazio guztia webgunean aurki daiteke.
Ikerketa, aintzatespena eta nazioartekotzea
Edizio honetako unerik aipagarrienetako bat izango da Live on KEXP Sessions grabazioak. Amerikako hainbat herrialdetan (Argentina, Mexiko...) grabatu ondoren, lehen aldiz grabatuko dira Estatu espainola. Grabazioak BIMEko egunetan egingo dira Enkarnazioaren Elizan, leku berezi eta ikonikoan. Ekimen hau BIME eta KEXP irrati estatubatuar ospetsuaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta Sounds from Spain eta AIE-ren babesa du. Horrela, BIMEk Iberoamerikako ahots berriei ikusgarritasuna emateko duen konpromisoa indartzen du.
Horrez gain, bere programazioaren barruan, urriaren 29 eta 30ean BIMEk Sormen Industrietako Ikerketarako I. Nazioarteko Kongresua (CIIIC) hartuko du. Topaketa akademiko eta profesional hau Kreatibo Industriak Fundazioa eta Universitat Internacional de Catalunyarekin elkarlanean antolatuko da. Bertan, unibertsitateek, ikertzaileek, irakasleek eta kultur eragileek parte hartuko dute kultura-ereduen inguruan hausnartzeko.
BIMEk AUPA! Errekonozimenduen bigarren edizioa ere hartuko du, non berriro ere balioa emango zaien musika eta kultura iberoamerikarraren proposamen ausart, berritzaile eta konprometituenei. Jada aintzatespena jaso dutenen artean daude Silvia Pérez Cruz, Vic hiria (musika-eremuko lana dela eta) edo Rosa Lagarrigue bere ibilbide bikainagatik.
BIME
Urtero Bilbon eta Bogotan egiten den edizio bikoitzarekin, BIMEk zubi sendoa eraiki du Europaren eta Amerikaren arteko nazioartekotze musikalerako. Iberoamerikako musika-industriarako plataforma nagusietako bat bihurtu da. Bere programazioa industriarentzat eta industriatik sortzen da, eta horri esker sektoreko laugarren ekitaldi garrantzitsuena da. Aldi berean, Atlantikoaren bi aldeetako eszenak, lurraldeak, profesionalak eta komunitate sortzaileak konektatzen dituen sare aktibo bat da. Baina BIME ez da topaketa profesional hutsa: estrategiaz hausnartzeko gunea da, iparorratza kolektiboa eta etorkizuneko joerak atzemateko adarra. Musika zentro bakar batean oinarritzen ez den mundu batean, eta errealitate anitzen bidez hedatzen den honetan, BIME ezinbesteko espazioa da dinamika berriak ulertzeko, erreferenteekin konektatzeko eta ekosistema musikal globalaren bilakaeran parte hartzeko.