Bilbao BBK Livera joateko plangintza aurkeztu dute
Datorren ostiral, larunbat eta igandean, hau da uztailaren 6an, 7an eta 8an Kobetamendin ospatuko den Bilbao BBK Live jaialdiak milaka eta milaka pertsona erakarriko ditu urira. Hori dela eta, antolatzaileek Kobetamendira igotzeko dispositiboa aurkeztu egin du.
Kontzertuen ordutegiak eta agertoki bakoitzean arituko diren artisten zerrendak jakinarazi dira jada. Eskumuturrekoak ohiko tokietan hartu ahal izango dira, BBK salan astelehen eta astearteetan 11etatik 20etara eta San Mamesen eta BECen asteazkenetik larunbatera 10etatik 02etara.
Jendea modu ordenatuan igo dadin eta garaiz planifikatu ahal izateko, bigarren urtez, autobus-zerbitzua Antolatu dute aurten ere, aurrez erreserba eginda. Jaialdiaren egun bakoitzean, Felipe Serrate kaletik abiatuko da autobusa, San Mames ondoan, 16:00etatik 23:00etara arte, 10 minuturo. Bidaiaren prezioa 3,5€ izango da, soilik igotzeko izango da eta aldez aurretik egin beharko da erreserba, jaialdiaren webgunean. Pertsona bakoitzak gehienez ere 10 txartel erosi ahal izango ditu. Aldi berean, San Mames-Kaputxinoetatik eta BEC!-etik ere abiatuko dira jaialdira joateko autobusak; doako zerbitzua da hori.
Doako autobusek erabilgarri jarraituko dute, bai jaialdira joateko, bai handik itzultzeko. Ohi bezala, joanekoan busak BECetik irtengo dira! (Barakaldo) Ansioko metro-geltokiaren ondoan – bertan 3.500 aparkaleku jarriko dira – eta San Mames ingurutik – Basurtuko Kaputxinoen kalearen atzekaldean, BAMI (Ogasuna-ETB) eraikinaren atzekaldean. Autobusek etengabeko zerbitzua eskainiko dute uztailaren 5eko (asteazkena) 12:00etatik igandeko (hilak 9) 15:00etara, eta zerbitzu-maiztasun aldakorrak izango dituzte, eskariaren eta aurreikusitako beharren arabera. Jaialdiaren egun guztietan, 16:00etatik aurrera gutxi gorabehera, Beyenako fabrika zaharraren inguruan geldituko dira, eta bertatik ikusleek jaialdi esparrura dituzten 800 metro eskasak egin beharko dituzte.
Era berean, programatutako kontzertuak amaitu ondoren, lotura-zerbitzua erabili ahal izango da itzulerako bidaia egiteko. Beyena parean prestatutako geltokitik, bertaratzen direnek Basurtu-San Mameseraino edo BECeraino hurbiltzen dituzten ibilgailuei itxaron ahal izango diete hesitutako guneetan.
Baita ere, kanpinlariek busak izango dituzte kanpinera joateko uztailaren 5etik, asteazkena, aurrera, eta jaialdiak irauten duen hiru egunetan zehar, bai kontzertu-esparrura bidean, bai kanpinera itzultzeko.
Temas
Más en Cultura
-
El Bellas Artes de Bilbao luce ‘La Anunciación’ de Pedro Berruguete en todo su esplendor
-
Euskadi, invitada especial de la Conferencia Internacional de la Francofonía
-
Hard GZ y Kidd Keo encabezarán el Trend Festival XXL en el BEC
-
Hallado el busto de Jim Morrison robado hace 37 años del cementerio de Père Lachaise