Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoria Masterraren inskripzio-epea ireki du Azkuna Zentroak
Zabalik dago jada Azkuna Zentroak Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan abiarazitako Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoria Masterraren bigarren edizioan izena emateko epea.
Programa hau kultura eta arte arloko profesionalei, sortzaileei, ikertzaileei eta ikasleei zuzenduta dago. Bere lan-irteeren artean nabarmentzekoak dira kultura-kudeatzailearena, sormen- eta kultura-industrien profesionalarena, komisariotzarena, eta kultura eta arte proiektuen ekoizpen eta teknikariena.
Master honen helburu nagusia ikasleen profesionalizazioa erraztea da, arteak eta kultura garaikidea ikuspegi transdiziplinar eta berritzaile batekin ulertzeko gaitasun espezifikoak eskuratzen lagunduz. Izan ere, arlo teknikoaren eta profesionalizazioaren arteko elkargunea eskaintzen du, eta Alhóndiga bezalako espazio baten eguneroko praktika eta zorroztasun akademikoa dela eta.
Masterra Azkuna Zentroan – Alhóndiga Bilbaon eingo da; 2023ko urriaren 2an hasi eta 2024ko ekainaren 20ra arte iraungo du. Guztiz praktikoa izango den formatua du, Kultura Garaikideko Zentro baten kudeaketaren benetako testuinguruan murgildutako esperientzia baten bidez.
Ia 50 profesionalen esperientziaren eta ezagutzaren bidez, euren jakintza prakika artistiko, ikertzaile eta kuratorialetik transmititzen dutenak, prestakuntza errealitate-esparru batetik abiatuta eraikitzen da, eta erabaki kontzeptual edo teorikoenak programazio ukigarri bihurtzen dira Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbao bezalako gizarte eta kultura garaikideko zentro batean.
Ildo horretan, masterrak proiektu artistiko bati osorik heltzeko gaitasuna ematen du: proposamenaren aurkezpenetik hasi eta administrazio- eta finantza-kudeaketara, ekoizpen teknikora, marketin- eta komunikazio-planera edo kultura-erakunde publiko eta pribatuekin lankidetza-sareak aktibatzera arte.
Masterraren programa zortzi mintegiren inguruan antolatzen da. Mintegi horietan gai hauek jorratuko dira: testua eta hitza, artearen, kulturaren eta eskubideen euskarriak, publiko berrien sorrera, praktika kuratorialak, artxiboaren kudeaketa edo garrantzia, eta profesionalizazioarekin, eztabaidarekin, sarearen ezagutzarekin eta lan kolektiboarekin zerikusia duten zeharkako lau arlo, eta master amaierako lana barne hartzen duen bloke bat.
UPV/EHUk eta Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) egiaztatu eta ziurtatu du programa.
Lehenengo edizioa
Master honen lehen promozioaren ikasleak Master Amaierako Lanak amaitzen ari dira. Ikasturtean zehar, eskola teorikoak eta praktika kulturala uztartu dituzte Azkuna Zentroaren programazioaren barruan. Horren emaitza izan da, hain zuzen ere, Prototipoak Bilbao, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienalaren azken edizioaren barruan parte hartu duen Arqueologíaen reverso 43°15 ́35” N 2°56 ́14.9” W.
Iratxe Jaiok eta Klaas van Gorkumek emandako mintegian, parte hartzaileek kolapso ekologikoari, orainaren herentziari eta kultur praktikari epe luzerako perspektiba aplikatzearen ondorioei buruzko galderei aurre egin diete Kulturen Atrioan kokatu den eta mila urte barru irekiko den denboraren kapsula itxurako kutxa beltza sortzeko.
Temas
Más en Cultura
-
Amaia Vargas, Ernesto Santos y Joseba Solozabal, nuevos acrósticos de Bilbao
-
Creatividad sin filtros en BilbaoArte: los artistas muestran el alma de sus procesos
-
ETS publica el disco en vivo de sus históricos conciertos en el BEC
-
Deklibe, los ganadores del III Musika Km0, editarán disco en septiembre