Síguenos en redes sociales:

Bidebarrietak Ángela Figuera poetari egingo zaion omenaldia jasoko du

Datorren ostiralean, urriak 28, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, Bilbon jaiotako Ángela Figuera poetari egingo zaion omenaldia jasoko du Bidebarrieta Kulturguneak. Bertan, liburutegiko areto nagusian, 'Canciones sobre sus poemas en el 120 aniversario de su nacimiento' kontzertua eskainiko da. Sarrera librea eta doakoa izango da.

Lorena Paz Nieto sopranoak eta Albert Nieto pianistak emango duten kontzertu honetan idazlearen hainbat poema errezitatuko dira, bere ondarea eta bere garrantzia gogorarazteko.

Lorena Paz Nieto galiziarra da, baina Londresen bizi da. Europako Lied saririk garrantzitsuenak irabazi ditu: 2019ko Abeslaria LUKAS Awards ekitaldian; Artista Gazteen Oxford Lieder Plataforma Saria edo Errusia-Ludmilla Andrew Russian Song Prize Saria.

Albert Nieto piano-jotzailea, pedagogoa, ikertzailea, konpositorea, hizlaria, soprano eta pianorako nahiz irrati-programetarako egiten dituen antzerki-programen gidoilaria da. Rosa Sabater eta Frédéric Geversen ikasle nabarmena izan da Espainiako piano- eta ganbera-musikaren hedapenean gehien lagundu duen interpreteetako bat, ehun obra baino gehiago estreinatu baititu, Xavier Montsalvatgeren Recóndita armonía (Cuarteto con piano) eta Juan Hidalgo Codorniuren Aulaga 1 lanen estreinaldia nabarmenduz.

Ángela Figuera

Ángela Figuera Aymerich bilbotar familia aberats batean jaio zen, baina ez zuen gogo onez onartu Madrilen Filosofia eta Letrak ikastea. Lizentziatu ondoren, Huelvako institutu batean plaza lortu zuen, eta bertan Gerra Zibilaren eztandak harrapatu zuen. Alderdi errepublikanoaren porrotaren ondoren, Figuera Soriara joan zen eta bertan argitaratzeko aukera izan zuen.

Haren lehen lana ‘“Mujer de barro”, sentsualitatez eta erotismoz beterik dagoen olerki-bilduma da eta zentsurarekin problemak eduki arren, horri esker bilbotar olerkaria garai hartako poesiaren irudi nabarmen bihurtu zen.

Gero, haren lana gehiago zentratu zen gai sozialetan, gerra osteko gogorkeria eta sufrimendua agertzen zituzten gaietan alegia. Horien artean lan hauek: “Belleza cruel” eta “Toco la tierra”. Horiek biak dira olerki-bildumarik ezagunenak. Hala eta guztiz ere, egilea Madrilen hil zen 1984an, ia anonimatuta.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzea dago. Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturgunearen YouTubeko kanalean.