Alai bakarlaria izango da VSB Tour bira emango duen artista. VillaSoundBilbao jaialdiaren epaimahaiak gipuzkoarra aukeratu egin du Estatuan lau kontzertu emateko, 2022a amaitu baino lehen.

VSB Tourren helburua da hautatutako artistaren eta haren talentuaren proiekzioa eragitea Bilbotik kanpora ere, eta beste hiri batzuetan gorantza datozen talde beste gazte talde batzuekiko harremanak eta sinergiak eragitea.

Bilboko Udalak VillaSoundBilbao jarri zuen abian 2020ko urrian, eta, ordutik hona, hainbat fase izan dira: lehenengoan, VillaSoundBilbao Fest izan zen, Bilborocken kontzertuak egin zituztelarik hasiera batean hautatutako 12 bandek; bigarrena, VillaSoundBilbao Mentoring fasea izan zen, non 12 talde horietako 6 hautatu baitziren (Ben Santana, Las Selvas, Laguna Goons, Tanzzzania eta Txopet, bai eta Alai ere), formazioa eta laguntasun profesionala jasotzeko, eta hirugarrena eta azkena, VSB Tour, amaiera emango diona Jaialdi honen bigarren edizioari.

Alai

Alai Tolosako artista eta ekoizle elektroniko bat da (Tolosa, Gipuzkoa). Lau (4) urte zituela hasi zen musika ikasten, eta nerabe zela hasi zen musika sortzeari buruzko jakin-mina izaten: bakarka hasi zen, bere logelan, bere ordenagailu eramangarriarekin eta kontrolatzaile batekin.

Genero-aukera zabal batean oinarritzen da haren estiloa, baina hip-hopa, disko musika eta dance musika ditu musika estilo gogokoenak; Alairendako naturalena da house erritmoen artean nabigatzea. Singleak eman zituen argitara lehenengo, hala nola "Eva Nasarre" edo "Lo Que Quiero", eta ondoren Berklee unibertsitatean hasi zen musika ekoizpena eta teknologia ikasten, eta musika elektronikoaren ekoizpenean eta soinu-diseinuan berezitu zen. Ikasketa-amaierako lan moduan eman zuen argitara orain arte gauzatu duen proiekturik handiena: "Ozen" deitzen den bildum.