Societat Doctor Alonsok 'Hammamturgia' izeneko obra eskainiko du Azkuna Zentroan, eszenAZ zuzeneko Arteen denboraldiari amaiera emateko.
Societat Doctor Alonsoren proposamen hau bi hitzen kontrakzioa da, «Hammam» eta «dramaturgia», hau da, espazio fisiko bat eta pentsamendu-espazio bat. Societat Doctor Alonso Estatuko konpainia garrantzitsuenetako bat da, dantza, antzerkia eta pintura nahasten ditu etengabe, eta ikusleok ikusten eta esperimentatzen ditugun artelanekin dugun harremana lantzen du.
Sorkuntza honekin, espazioaren eraldaketaren nozioa aztertzen dute, gorputz ezberdinak aldi berean bertan daudenean. Haientzat, akziozko eremu handia da hau, umorez, paradoxaz eta edertasunez betea.
"Hammamturgia" formatu eszenikoan egindako ikerketaren emaitza da, eta horren zati bat iaz egin zen Azkuna Zentroan, Lanean Egoitzaren esparruan.
Egindako ikerketetan, konpainiak "kode irekia" nozioarekin lan egin du beti. "Praktikaren bidez kontzeptualki mugatzen diren barne-jarraibide edo -arau batzuekin lan egiten dugu, eta garapenean mugako espazio gisa hartzen da publikoa: harrera irekia eta iluna izango da aldi berean, publikoa ziurgabetasunez egongo da tarte batez, kode horrek nolabait enkriptatzen baitu obraren ulermena", hausnartu du Societat Alonsok.
Ildo horretan, proiektuan ikerketa-parametro batzuk ezartzen dira barne-kode berri bat sortzeko. "Kode hori "hammamturgia" eta "giro" ideien ingurukoa da, eta aldagai aski izan beharko ditu ikusleek ulertu ahal izateko eta horiek irudimenerako lekua utzi beharko dute", azaldu du konpainiak.
Emaitza espazioko gorputzen eta gauzen jario amaigabe eta saihestezina atzematen duen ikuskizuna da, ezer kontatzen ez duen segida, eraldaketak proposatzen eta aktibatzen dituena. Azken batean, espazioaren eta denboraren lan koreografikoa.
Pieza duela gutxi estreinatu zen Genevako Le Grütli, Centre de production et de difusión des Arts Vivants aretoan, eta, besteak beste, Azkuna Zentroak - Alhondiga Bilbao ko-ekoitzi du.
SOCIETAT DOCTOR ALONSO
Societat Doctor Alonsok, Tomas Aragayk (antzerki zuzendaria eta antzerkigilea) eta Sofia Asenciok (dantzaria eta koreografoa) zuzenduta, desplazamenduaren kontzeptuan funtsezko gakoetako bat aurkitzen duen hizkuntza bat eraiki du.
Zerbait bere tokitik, esparrutik edo espazio propiotik kanpo kokatuz gero, desplazamendu horrek hizkuntza nola aldatzen duen jakiteko, bai bere gramatika eratzaileari dagokionez, bai behatzaile batek egin dezakeen irakurketari dagokionez: zerbait argitzeko mugitu.
"Hammaturgia". Societat Doctor Alonso
- Maiatzak 26, osteguna 19:00h // Kubo Baltza
- Sarrera: 12€ / 8,50€ Az txartelarekin
Sarrerak AZ Infon bakarrik: 9€ 30 urte bitarteko gazteentzat, 65 urtetik gorakoentzat, langabezian daudenentzat, % 33ko ezgaitasuna dutenentzat eta arte eszenikoetako profesionalentzat / 6€ 8 pertsonatik gorako taldeentzat // Baldintzak: Adina eta ezgaitasun maila egiaztatu behar dira tarifa murriztua eskatzeko / Deskontu metaezinak
Kubo Baltza Espazioak esperientzia eta espazioa hobetzen dituzten teknologia digitalak ditu, Euskadiko arte eszenikoetarako Next Generation europar funtsei esker.