Datorren ostegunean, maiatzak 26, 80 urte beteko dira Miguel Hernández poeta zendu zenetik. Hori dela eta, 'Con tres heridas yo: la de la vida, la de la muerte, la del amor' izeneko errezitaldia jasoko du Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusiak, poetaren figura omentzeko. Errezitaldian Ramón Barea (ahotsa), Ainhoa Rincón (biolina), Pedro Martínez (txeloa) eta Maite Olmos (pianoa) bilduko dira.

Doako errezitaldi hau arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Miguel Hernándezen (Orihuela, 1910eko urriaren 30a - Alacant, 1942ko martxoaren 28a) ibilbide poetiko labur baina distiratsuan zehar egingo da, bere gutun batzuekin, beste poeta batzuei, bere emazteari edo semeari.

Gerra Zibilera eraman zuen altxamenduaren ondorioz, Miguel Hernández-ek jarrera aktiboa hartu zuen bere bizitzarekin eta borrokarako tresna bihurtu zuen poesiarekin. Garai gogorrak izan ziren Miguel Hernándezentzat eta haren belaunaldiarentzat. Argi utzi zuen askatasunarekiko konpromisoa 18 kartzeletara eta Gerra Kontseilu batera eraman zuen guda fratrizida batean, gaztaroan heriotza-zigorra ezarri ziona.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEARI BURUZ

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegian kulturari eskainitako gunea da. Bere helburuen artean kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea dago. Hitzordu honetarako sarrera doakoa da eta sarrera librea izango da lekua bete arte. Bertaratzerik ez badago, aurkezpena streaming bidez jarraitu ahal izango da Bidebarrieta Kulturguneko YouTubeko kanalean.