Elías Amezaga idazleak Miguel de Unamunoren figurari buruzko irakurraldi dramatizatua eskainiko du Arriaga Antzokian. "Gogoeta dramatikoa hil hurran dagoen ospetsu batez" izena dauka ekitaldiak eta SGAE Fundazioak, Bilboko Udalarekin batera, antolattzen du. Alde batetik, irakurraldian parte harutko dute Zorion Eguileor, Ramón Ibarra, Esther Velasco, Carmen Pardo, Juan Vidas, Pako Revueltas eta Juanjo Oterok. Bestetik, Olatz Beobide zuzendaritzaz arduratuko da eta Aitor Amezagak pianoarekin lagunduko du.

Esther Velasco eta Olatz Beobide aktoreek beren gain hartu zuten desafioa, Euskal Herriko Elías Amézaga bibliografoaren oinordekoek lagunduta (hura 2008an hil zen, eta 100 urte igaro dira 1921eko abuztuaren 9an jaio zenetik Bizkaiko hiriburuan).

IRAKURRALDIAK ARRIAGAKO FOYER-EAN

Foyer-eko irakurraldiak klasiko bat dira Arriagan. Leku horrek 80 lagun har ditzake erosoki, antzokirako sarrera nagusian, erraz iristeko moduko lekuan, zeina erraz egokitzen baita eszena-ezaugarri horiekiko ekitaldietarako. Oraingo honetan, urriaren 25ean, eta 18.45etik aurrera, sartzeko lehentasuna gonbidapena egiaztatzen duten pertsonek izango dute. Minutu batzuen buruan, ordea, 18:55ean, gainerakoentzako irekiko dira ateak, eta 19:05ean hasiko da irakurraldia.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotziarekin batera, asmoa du Arriaga Antzokiko ekitaldi horretara joateko.

Ez dira gutxi Elías Amezagaren oroitzapenetan egin diren ekitaldiak, hala Bilbon, nola haren jaioterrian, Getxon, han bizi eta hil baitzen. Kasu honetan, irakurraldia Bilboko beste intelektual handi bati eskainitako testu batekin egingo da, Miguel de Unamunori eskainitako testu batekin, hain zuzen; Unamuno (1864-1936) Amezaga baino lehenagokoa izan zen, eta haren bizimoduak eta obrak ez ziren polemikarik gabeak gertatu: lehen euskal sozialismoari buruzko pentsalaria izan zen, baina, aurrerago, bere iritziengatik, euskararen inguruan, Bigarren Errepublika huts eginaren inguruan edo 1936ko Estatu Kolpearen gertaera historikoaren inguruan adierazitakoengatik, askok eta askok ez zuten estimatu izan.

Bere garaiaren kronikari eta saiakeragile, Amezagak berrogeita hamar obra baino gehiago idatzi zituen, antzerki-lan, biografia, eleberri eta saiakera artean. Harena da, esate baterako, "Autores vascos" izeneko bio-bibliografia itzela.

Bilbotar idazle eta bibliografo honen gainean, Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean jardunaldi berezi bat izan zen iragan irailean, omenaldi bat egitearren, haren jaiotzaren urteurrenean. "Elías Amézaga gogoan" goiburuarekin, José Manuel Alonso kazetariak, Pedro Barea antzerki-kritikaria, Joseba Agirreazkuenaga ikertzaile eta katedraduna eta Abraham de Amézaga Elías Amézaga zenaren iloba eta idazkaria Amezagaren alderdi profesionalen gainean solastatu ziren, eta haren ilobak egin zuen idazlearen bizitzaren azalpena.