Martxan da euskal emakume zinemagile gazteei zuzendutako Aukera programaren bost proiektuak aurkeztu ditu (H)emen elkarteak, Zineuskadi, ZINEBI (Bilboko Udalak antolatutako Bilboko zinema dokumental eta film laburren nazioarteko jaialdia) eta Kutxakulturren laguntzarekin.

Aukeratutako bost proiektuak Azkuna Zentroko Bastida aretoan egindako prentsaurrekoan ezagutarazi dira. Ekitaldian Vanesa Fernández, ZINEBIko zuzendaria; Aitziber Atorrasagasti, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko zuzendaria; Lara Izaguirre, (H)emen elkarteko lehendakaria, eta aukeratutako proiektuen zinemagileak.

AUKERA

Aukera emakume zinemagile gazteei zuzendutako mentoria-programa da. 18 eta 35 urte bitarteko sortzaileei zuzendutako jarduera da, eta film labur bat egiteko aukera ematen die, gehienentzat lehena.

Guztira 66 emakumek eman dute izena ekimenean, 2 eta 5 kide bitarteko taldeetan banatuta, eta 26 proiektu, euskaraz zein gaztelaniaz, hainbat genero eta formatutakoak: fikzioa, animazioa, dokumentala, sorkuntza dokumentala, drama edo komedia. Aurkeztutako zinemagile asko Euskadiko ikus-entzunezko eta zinemako zentroetatik datoz, eta ikasketak amaitu dituzten baina oraindik profesionalizatu ez diren emakumeen proposamenak ere jaso dira. Nabarmendu behar da, halaber, izena eman duten 66 zinemagile horietatik % 74k 25 urte baino gutxiago dituela.

HAUTATUTAKO PORIEKTUAK

Hauek dira lehen edizio honetarako hautatutako bost proiektuak: "Azkena", Ane Inés Landeta eta Lorea Lyonsena; "Prioridades", Tamara Lucarini eta Ana Angulorena; "Cuidado!", Olaia Nogales eta Llucía Plarena; "Hemen bizi da maitasuna", Enara García eta Ainhoa Olasorena, eta "Pomo D'oro", Nerea Sciarra eta Allende Grandmontagnerena.

Bost taldeek gidoigintzan, zuzendaritzan eta ekoizpenean hautatutako proiektuekin parte hartuko dute, eta genero-ikuspegiari buruzko tailer bat ere jasoko dute. Gidoigintzako mentoria ekainaren 11tik 13ra izango da, Bilbon, eta Lara Izagirrek eta Ana Hormaetxeak emango dute; zuzendaritza-lanetakoa ekainaren 25etik 27ra izango da, Donostian, Maider Oleaga, Esti Urresola eta Olatz Beobideren eskutik; produkzioko mentoria, berriz, Izaskun Arandia eta Nahikari Ipiñak emango dute, uztailaren 9tik 11ra, Bilbon (konfirmatzeke).

Programaren amaieran, aholkulariek bi proiektu aukeratuko dituzte, eta azaroan iragarriko dituzte ZINEBIko itxiera galan. Hautatutako lan bakoitzak 3.000 euroko Aukera saria jasoko du, film laburraren garapena bultzatzeko.

Azkena

  • Ane Inés Landeta (26) UPV/EHU -Artean Gradua.
  • Lorea Lyons (26) UPV/EHU -Ikus-entzunezko komunikazioan. Multimedia ekoizpena eta errealizazioan Gradua.

Prioridades

  • Tamara Lucarini (33) CIFP Tartanga - Ikus-entzunezko proiektuen errealizazioan goi-mailako teknikaria.
  • Ana Angulo (29) UPV/EHU - Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua.
  • Jone Arriola (23) UPV/EHU - Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziatura.

Cuidado!

  • Olaia Nogales (27) EHU - Gradua Ikus-entzunezko komunikazioan.
  • Llucía Pla (26) Lleidako Unibertsitatea - Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Kazetaritzan Gradua.

Hemen bizi da maitasuna

  • Enara García (24) UPV/EHU - Ikus-entzunezko komunikazioan Gradua.
  • Ainhoa Olaso (24) UPV/EHU - Ikus-entzunezko komunikazioan Gradua.

Pomo d'oro

  • Nerea Sciarra (25) UPV/EHU - Ikus-entzunezko komunikazioan Gradua.
  • Allende Grandmontagne (25) UPV/EHU - Publizitateko eta Baliabide Publikoetako Gradua. Multimedia errealizazioa.
  • Itxaso Frau (30) TAI, Arte eta Ikuskizunen Unibertsitate Eskola - Zinematografiako eta ikus-entzunezko arteetako masterra - Ikus-entzunezko enpresaren ekoizpena eta kudeaketa.