Ertibil Bizkaia 2020 erakusketa Basaurira helduko da
BILBO. Basauri izango da Ertibil Bizkaia 2020 erakusketa ibiltariaren hurrengo geltokia. Hala, hurrengo egunetan Igorre utzi eta Basauriko Arizko Dorrean egongo da ikusgai azaroaren 29ra arte. Ertibil Bizkaia 2020 erakusketak gorabidean dauden 18 artistaren lanak biltzen ditu eta Bizkaiko lau udalerritan egongo da ikusgai.
Igorreko Kultur Etxea da erakusketa ibiltari honen bigarren geltokia. Lorea Bilbaok, Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, azaldu duenez, "Ertibili buruz hitz egitea talentuari buruz hitz egitea da, Bizkaiaz, Arteaz. Proiektu finkatua da eta bere helburua Bizkaian sormen lana garatzen ari diren artista berriei laguntzea eta artista horiek sustatzea da."
Ertibil Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen duen Ikus-Arteen Erakusketa Ibiltaria da eta dagoeneko 38. edizioa du. Aurtengo edizioan, berriz ere, Bizkaian talentua badagoela frogatzen da, 113 artistaren eta espezialitate guztietako 160 lanen parte-hartzearekin. Horien artean hautatu dira aurtengo erakusketa osatzen duten 18 lanak.
Hauek dira Ertibil Bizkaia 2020an saritutako artistak: lehen saria, Helena Goñi, "Dos retratos de Gabe en el tren" lanarekin; bigarren saria, Maite Leyun, "Kitty & Co" obrarekin, eta hirugarren saria, Daniel Llaria, "Be seen be safe" lanarekin.
Ertibil Bizkaia Ikus-arteen Erakusketa Ibiltariak Bilboko Rekalde Aretoan hasi zuen ibilbidea abuztuan eta azken egunak ditu Igorreko Kultura Etxean, non azaroaren 8ra arte ikusgai egongo den. Gero, erakusketa Basaurira (Ariz Dorrea) joango da azaroaren 10etik 29ra, ibilbidea Ermuako Lobiano Kultur Gunean amaitzeko, abenduaren 1etik 29ra.
Temas
Más en Cultura
-
Euskadi defiende ante la comunidad internacional el potencial de la digitalización para fomentar la diversidad cultural
-
Muere el fotógrafo Sebastião Salgado
-
La fotógrafa mexicana Graciela Iturbide, Premio Princesa de Asturias de las Artes 2025
-
La Diputación de Bizkaia rinde un homenaje a Lauaxeta, uno de los grandes de la cultura vasca moderna