Euskaltzaindiak liburu berri bat argitaratu du, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin: Arturo Campionen biografia. Liburua Joxemiel Bidador euskaltzale nafarraren paperen artean aurkitutako Jose Agerre euskaltzainaren testu batean oinarritzen da, eta Agerre berak Campioni buruz idatzitako pentsamendu eta gogoetak biltzen ditu. Idatzi horietan, Campionen literatura-lanari eta lan politikoari buruzko informazio ugari ematen da. Sagrario Aleman eta Patxi Zabaleta euskaltzainek idatzi diote hi-tzaurrea liburuari, eta dagoeneko salgai dago Elkar taldeko dendetan eta baita Euskaltzaindiaren web orrian ere (www.euskaltzaindia.eus).

Alemanek gogora ekarri duenez, orain urte batzuk izan omen zuen lan horren berri: "Euskaltegian antolatutako hitzaldi batean, Agerren lana aztertzen ari zela esan zigun Bidadorrek. Azken hau hil eta urte batzuetara jakin genuen, lagun baten bitartez, biografia topatu zutela haren paperen artean. Idoia Sarari, alargunari, eskatu egin genion, eta berehala helarazi zigun".