BILBO. Aste honetan zehar eta gaurtik, hilak 23, hasita, Arriaga Antzokiak elkarren artean oso desberdinak diren lau ikuskizun hartuko ditu. Gaur, arratsaldeko 19:30ean, Vanessa Goikoetxea eta Mikelde Atxalandabasoren txanda izango da, zeinek euskal konpositzaileen zartzuela programa interpretatutko duten. Pianoan arituko den Rubén Fdez. Aguirre maisuak lagunduta, ikus-entzuleak txundituta utziko dituzte Usandizagaren, Guridiren, Sorozabalen eta Arrietaren Romantzen eta Duoen interpretazioekin.

Hurrengo biak antzezlanak izango dira, bat gaztelaniaz, eta bestea euskaraz. Asteazkenean, ekainaren 24an, Ramón Bareak eta Itziar Lazkanok 'Hoy, última función' lana berreskuratuko dute, antzerkiari egindako maitasun kantu sutsua. Eta ba al dago Barea eta Lazkano antzezle handiak baino hoberik Nicéforori eta Semíramisi bizia emateko? Antzezle bikote zaharra, euren benetako bizitzan senar-emazteak direnak, bi pailazo serio, euren gogoaren kontra komiko izateaz gain, antzerkian eta bizitzan kide diren bi pertsonaia, gozoak, krudelak, harrigarriak eta harrituak,

agertokian bizitzen den antzerkiko zeremoniazko ekintza aurreikusezinean… irudimenezko azken emanaldi bat egingo dute, irudimenezko pertsonaiekin: Godot, Ionesco, Juan Tenorio, Stanislavski... ehun pertsonaiara heldu arte.

Osteguna, ekainaren 25a, Aitziber Garmendia antzezlearen txanda izango da. Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) interpretatuko du, Kepa Errastik euskarara moldatu duen Marta Fernández de Vegaren jatorrizko testu bikain eta barregarria, harreman afektiboetan oinarritutako testua. Fernando Bernuésen zuzendaritzapean, Garmendiak maitasunaren patetismoa barrearen bitartez gainditzeko benetako eskuliburua oparituko du eszenatokitik. Eta, beraz… Sexu guztietarako ikuskizuna! Izan ere, maitasunean denok gara patetikoak, eta maitasunaz gozatzeko modu bakarra, hau aplikatzea da: “Barre egiten duen azkenak… denbora bikaina galdu du”.

ARRIAGA ANTZOKIA - BOS ELKARLANA

Amaitzeko, ostiralean, ekainaren 26an, Arriaga Antzokiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS), erakunde bien arteko lankidetzaren ondorioz elkarren artean antolatutako kontzertua emango da. Ludwig Van Beethovenen kamerako musika errezitaldia izango da. BOSeko bi musikari taldek, duela 250 urte jaio zen konposatzaile bikainaren beste horrenbeste lan interpretatuko dituzte.

Gaixotasun larri batetik sendatutako Beethovenek inoiz idatzi den esker oneko ereserkirik ederrenetakoa idatzi zuen: La canzona di ringraziamento. Mendebaldeko artearen gailurtzat jotzen diren Beethovenen azken laukoteen barruan dagoen op. 132 laukotearen erdigunea erabateko musika sakonez betetzen duten 16 minutu baino ez dira. Interpreteak Giulia Brinckmeier eta Samuel García (biolinak), Lander Etxebarria (biola) eta Teresa Valente (biolontxeloa) izango dira.

Programako beste pieza septimino ezaguna da (Mi bemol maiorrean egindako haize eta harirako zazpikotea, op. 20). Solemnitatea baztertu barik, argiz betetako agertokira garamatza. Klarineterako, tronparako, fagoterako, biolinerako, biolarako, biolontxelorako eta kontrabaxurako idatzita, serenata izaerarekin, 1800. urtean estreinatu zenetik Beethovenen lan ezagunenetakoa eta arrakastatsuenetakoa bilakatu zen. Obra interpretatuko duten musikariak Giulia Brinckmeier (biolina), Lander Etxebarria (biola), Teresa Valente (biolontxeloa), Christoph Filler (kontrabaxua), Carlos García (klarinetea), Pedro Pardo (fagota) eta Luis Fernando Núñez (tronpa) dira.