BILBO. 'A chorus line' musikala Arriagan izango da otsailaren 6tik 16ra. Antonio Banderasek eta Baayork Leek sustatutako eta zuzendutako lanan 26 interprete eta 15 musikari izango dira.

Ikuskizuna, Broadwayko jatorrizko ekoizpen lanaren revival bat da, eta Baayork Lee legendarioak eta Antonio Banderasek, aipatutako Malagako antzokiaren sustatzaile, bultzatzaile eta sortzaileak, zuzendu dute. A chorus linei kuskizunak 26 interprete ditu eszenan, Pablo Puyol antzezlea buru den lehen mailako taldea. Zach interpretatuko du (Malagan Antonio Banderasek egin duen papera). Taldearen lana bikaina da, eta abestiak, dantzak, antzezpena... eta antzerkiko eta musikako une paregabeak eskaintzen die ikus-entzuleei. Eta, jakinamusikal handi batean ezin da zuzeneko orkestra bikainik faltatu, Arturo Díez Boscovichek zuzendutako 15 musikariz osatutakoa.

A Chorus Line 1975ean estreinatu zen Broadwayn, eta 15 urte egin zituen jarraian kartelean. Jatorrizko lana Michael Bennettek sortu, zuzendu eta koreografiatu zuen, James Kirkwooden eta Nicholas Danteren libretoarekin, Marvin Hamlischen musikarekin eta Edward Klebanen abestiekin. Bederatzi Tony sari eta Pulitzerra irabazi zituen. Sorkuntza prozesuak paradigma aldaketa handia ekarri zuen, jatorrizko interprete taldeko kideen benetako esperientzietan oinarritu baitzen. Eta, horrela, lehenengo interprete talde hartako artistetako bat, Baayork Lee, ezinbestekoa izan da A chorus line lanaren muntaketa berria eszenara eramateko.

Lee koreografo eta zuzendariak jatorrizko lanaren pertsonaietako bat interpretatu zuen, berarengan inspiratuta zegoen Connie Wong, hain zuzen ere. Musikalaren nazioarteko

35 ekoizpen baino gehiago zuzendu ditu, eta oraingo honetan Antonio Banderasekin elkartu da, ikuskizun zirraragarria bien artean zuzentzeko.

Ametsak eta sakrifizioak A Chorus Line ez da soilik 70eko Broadwayko musikal arrakastatsua; ametsei eta amets horiek lortzeko egin beharreko esfortzuari buruzko gogoeta ere bada, euren existentzia eszenatoki gainean eraikitzea erabaki dutenei eskatzen zaien maitatzeko, sentitzeko eta emateko ahalmenari buruzkoa. Horrela, ikuskizunak, dantzari talde baten ametsei, lanari, sakrifizioari eta itxaropenari buruz egiten du berba. Broadwayko antzoki batean gaude, 70eko hamarkadaren erdialdean. Ikuskizuna, musika ekoizpen lan baterako entzunaldi baten erdian hasten da.

Zach zuzendaria eta Larry laguntzailea hautagaiak aztertzen ari dira. Horietatik hamazazpi ari dira lehian txanda baztertzailean: Mike, Bobby, Sheila, Bebe, Maggie, Kristine, Al, Mark, Connie, Diana, Don, Judy, Richie, Greg, Cassie, Val eta Paul.Baina zailena falta da oraindik: Zachek lau mutilek eta lau neskak osatutako abesbatza indartsua bilatzen du, eta azken erabakia hartu aurretik hautagaiei buruz gehiago jakin gura du.

Horrela, bada, euren burua aurkezteko eta eurei buruz berba egiteko eskatuko die. Nolabaiteko erreparoarekin, azkenean euren iraganari buruz egingo dute berbadenek. Musika piezen bitartez ametsak eta ondoen gordeta dauden sekretuak ezagutuko ditugu, une gorenera, One izenekora, heldu arte. Bertan, dantzarien bakarkako izaerak bateratu eta nortasun berria eta kolektiboa eratuko da, abesbatzarena, amaierarik ez duela dirudien konpainia osatuz.