Gaurtik aurrera

'Invierno a la vista', Izaro eta Xoel Lópezen single berria

Musikari bizkaitarrak 2020ko urtarrilaren 31n argitaratuko den 'Limones en invierno' lan berriaren aurkezpen birako lehen datak jakinarazi ditu

09.02.2020 | 20:15
IZARO Invierno a la Vista

Musikari bizkaitarrak 2020ko urtarrilaren 31n argitaratuko den 'Limones en invierno' lan berriaren aurkezpen birako lehen datak jakinarazi ditu

BILBO. Izaroren single berria entzungai dago jada. Gaurtik aurrera eta plataforma digital guztietan entzun ahal izango da abeslari euskaldunak Xoel Lópezekin batera egindako lana, 'Invierno a la vista' izenekoa. Abesti hay 2020ko urtarrilaren 31n Izarok argitaratuko duen 'Limones de invierno' diskaren aurrerapena da.

2016an ekin zion bere ibilbideari "Om"(2016) diskoarekin gailenduz. "Eason" izeneko bigarren lanarekin ibilbide honen sustraiak errotu zituen, besteak beste, Espainiar Estatuko disko salduenen artean mantentzea lortu zuen bederatzi astez. Oraingoan, "Limones en Invierno" izeneko proiektu berriarekin kontinente zein urtaroak zeharkatzeko gogoz dator Izaro. Proiektu hau 2020ko urtarrilaren 31n argitaratuko da.

Abeslari bizkaitarra bueltan da "Invierno a la vista" izeneko singlearekin. Xoel López musikariaren alboan ikusi dezakegu neguaren etorrera modu poetikoan irudikatzen duen bideoklip honetan. Ander Merino eta David Olariagak zuzendu dute bideoa, Marino Pardo arduratu da argazki zuzendaritzaz, eta Badator eta Alabama-k ekoitzi dute Izaro Music-entzat.

Izaroren hitzetan: "Elkarrekin abestutakoa entzuten dudan bakoitzean, bere ahotsa itsaso barea dela sentitzen dut eta nirea oso bizkor, uretatik gertu hegan dabilen itsas hegaztia. Batzuetan elkarrekin, gurutzatuz, banatuz eta berriro elkartuz."

"Abestu, abestu genuen baina batez ere barre egin genuen. Asko, izugarri.. Plazera izan da zure ahotsa eta zure presentzia izatea nire abestian. Barrea baino aliatu hoberik ez da neguko hotzari aurre egiteko." - Esaten du barre artean- "Maite dut zerutik krispetak jausten ikustea, limoi artean abestea( edo arrosa koloreko gure zeruan) eta estalpean elurrari begiratzea. Zure alboan Xoel."

Izaroren "Limones en Invierno" izeneko hirugarren lana 2020ko urtarrilaren 31n argitaratuko da.

noticias de deia