Gernika-lumo - Biek pairatu zituzten gerraren eragin latzak iraganean eta agerian duten memoria gordetzeko beharra gaur egun. Gernika-Lumo bonbardatua izan zen 1937ko apirilaren 26an eta Poloniako Oswiecim herriak bere baitan hartu zuen Auschwitzeko kontzentrazio-esparru nazia, Bigarren Mundu Gerran. Hala izanik, udalerri bien arteko lotura estutuko duen erakusketa hartuko du Gernika-Lumoko Astrako bunkerrak urriaren 3tik aurrera. Lau eta sei milioi hildako eragindako heriotzaren-zelaiaren erakusketa irakasgai bilakatuko da milaka eta milaka euskal ikaslerentzako datozen hilabeteetan.

Erakusketaren gaineko nondik-norakoak atzo eman zituzten adi-tzera Gernika-Lumoko Udalak eta APTCE elkarteak. Auschwitz Birkenau Estatu Museoaren gidaritzapean, lehenengoz laga dute materiala Poloniatik kanpo erakutsia izateko helburuaz. Bertan aurkitu ahal dira, kronologikoki ordenaturik “testuingurua hobeto aditzera emateko”, naziek Auschwitzen eragindako sarraskiaren hainbat dokumentu, irudi biktimen testigantza panelen bitartez. Ostean, tailerrak egiteko aukera ere izango da. “Gizateriaren historiaren gertakari latzenetakoa den isla” dena, 1940 eta 1945 urteen artean funtzionatu zuen esparruak, juduen Holokaustoaren makineriaren pieza erabakior izanik. “Guzti hori islatu nahi izan dugu, bisitara doazen ikasleek bertan gertatutakoaren testigantza izan dezaten. Ez azalekoa, sakonekoa baizik”, APTCE elkarteko Eduardo Ocampo eta Enrique Villamorek azaldutakoaren arabera. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergo neska-mutilak izango dira nagusiki bisitariak, nahiz eta taldeek ere aukera izango duten, baita erreserba indibiduala egiteko ere. Guztiak www.auschwitz.online web atarian egin beharko dira.

Kutsu pedagokikoa du mostrak. Ehunka irudiz osatua, garai historiko osoaren kontaketa egiten du modu eraginkorrean. Nazi alemaniarren okupaziotik hasita, ondorengo urteetan jazotako gertakariei errepasoa egiten die: KL Auschwitz (Konzentrationslager Auschwitz) delakoaren establezimendua, esparruaren garapena, juduen aurkako Amaierako Konponbidea, exekuzio-sistemak, esparru barruan sortutako erresistentzia mugimenduak eta alanbre-hesien arteko egunerokotasuna du hizpide, 1945ko urtarrilaren 27an “heriotz-esparrua” eskatua izan zen arte. Azkenik, Poloniako Oswiecim herriaren bilakaera jaso-tzen du erakusketak, hamarkadak dela nazien ankerkeriaren erakusleku izandako gunea izatetik memoria-leku nola bilakatu den argituz.

Ibilbidea “Ikasleen kasuan, bisita amaitzerakoan Auschwitzeko gertakarietan sakontzeko aukera izango dute. Horren bitartez historian sakontzeaz gain, gaur egunean mehatxu diren arrazismoa, intolerantzia, biolentzia edota gizarte desberdinkeriaren gainean hausnar-tzeko aukera plazaratuko dugu. Ez da bakarrik iraganean gertatutakoaz ikastea, baizik gure gizartearen etorkizun diren gazteenei gaur eguneko munduaren egoeraz ohartarazteko aukera ematea”, Villamorek zehaztu zuenez. Bisita egiterakoan audiogida baten laguntzaz izateaz gain -orduko gertakariak esplika-tzen dituena-, materiale didaktikoak jasotzeko aukera izango dute. Prin-tzipioz, erakusketa 2020ko ekainera arte izango da zabalik Gernika-Lumon. Ostean, Estatuko 50 udalerri eta hiriburutara bidaiatzeko aukera duela aurreratu dute.

Erakusketaren aurkezpen ofiziala urriaren 1ean egingo dute. Euskal Autonomi Erkidegoko erakundeetako arduradunez gain, Auschwitzeko memoria-lekuaren zuzendari den Pan Piotr Cywinski, Poloniako enbaxadoreMarzena Adamczy eta Amical de Mathausen eta Bierchenauko arduradunak hurreratuko dira Gernika-Lumora.