BILBO. "Cantajuego" Euskaldunara itzuliko da datozen gabonetan. Bi emanaldi izango dira abenduaren 8an, bat goizeko 12:30ean eta bestea arratsaldeko 17:00etan.

CantaJuegok 15 urte betetzen ditu, eta modu bikainean ospatuko du, produktu berriarekin eta bere errepertorio zabaleko onena aurkeztuko duen birarekin, “SuperÉxitos ? TOUR 2019 - 2020“. Ikuskizun horrekin etorriko da Euskaldunako Auditorium-era abenduaren 8an, bi emanaldirekin, bat 12:30ean eta bestea 17:00etan.

“SuperÉxitos”, EnCanto taldeak bere egitasmoaren balioak berresten dituen ikuskizuna da: lankidetza, talde lana, enpatia, baina, batez ere, besteak errespetatzearen garrantzia. Horiek dira familia osoari zuzendutako show-aren gai nagusiak, beti bezala musika eta mugimendua erabiliz estimulaziorako eta entretenimendurako tresna gisa.

Abentura honetan ezinbestekoak diren Coco, Pepe eta Buby izango ditugu, eta baita show-ari kolorea eta berotasuna ematen dieten pertsonaia ugariak, txikiak eta helduak alaitzeko.

Proposamena: familian abestea, dantzatzea eta gozatzea, Los CantaJuegos”-ek utzi dituen abesti ahaztezin bilakatu diren hit-en bitartez.