BILBO. BBK Aretoaren Flamenko zikloa azken txanpan sartu da Corral de la Morería, Jesús Carmona, El Pele eta Duquenderekin. Zikloaren hurrengo hitzordua “Camino” (Bidea) izango da Corral de la Morería-rentzat Jesús Carmona flamenko dantzariak bereziki sortutako ikuskizuna.

Ikuskizunean flamenkoaren ibilbidea erakusten da: kaleetan izandako jatorri herrikoia, lehen cante kafetegiak eta Bolero Eskola. Carmona maiatzaren 15ean, asteazkenean, izango da agertokian, Lucia Campillo eta Inmaculada Aranda flamenko-dantzariekin eta Estela Alonso dantzariarekin.

Genero honetako onenaren erakusgarri bat Bilbora ekartzen duen ziklo honekin jarraituz, Manuel Moreno Maya-k, “El Pele” du izen artistikoa, Duquenderekin abestuko du maiatzaren 29an canteari eskainitako atalaren barruan. Bien laguntzaile izango dira Dani de Morón gitarra jotzen eta Los Mellis esku-zartak jotzen..

Aurtengo zikloa amaitzeko, eta edizio honetako nobedade berezi legez, ekainaren 7an, ostiralean, Salako besaulki-patioan flamenkorik egiazkoena sentitzeko aukera izango dute zaleek eta jakingura dutenek. Artisten eta ikusleen arteko distantzia ezabatuz, bat-batekotasuna eta momentuan momentukoa nagusi diren formatuan, hamarren bat artistak Bilbora ekarriko dute beraien ospakizun ugarietako bat. José Lérida, Paco Vega, Antonio el Marsellés, Gema Moneo, Perico el Pañero, Juanfran Carrasco, el Purili eta José de Pura eta Rubén Lara-ren gitarrek “Flamenco de Fiesta” (Festa Flamenkoa) emango dute..

Ikuskizun guztiak 20:00etan hasiko dira. Sarrerak txarteldegian, Orotarako Kutxazainetan edo webgunetik (www.salabbk.es) eskura daitezke, % 15eko beherapenarekin Kutxabank txartelentzat.