BILBO. Datorren igandean, urtarrilaren 13an, Bilboko Berreginen Museoak Swingez betetako igandea eskainiko die hiritarrei. Hileko bigarren igandeetan, 11:30etik 13:30era bitartean, Bilboko erakundea doako dantza-pista handia bihurtzen da. Jarduera hau Museoak eta Swing Side Bilbao elkarteak antolatzen dute; doakoa da, eta bertaratzen direnek aipatutako dantza-modalitateaz gozatzeko aukera dute, leku paregabe batean: eskulturen artean.
Berreginen Museoak asteburua dagoen erarik onenean igarotzeko aukera eskaintzen dizu: arte klasikoa, dantza eta musika nahastuta.Swing Museoan! arrakastatsua, museoaren eskaintza nagusietako bat, igande honetan dator bueltan, energia berrituta eta dibertsio handiz.
Hainbat denboralditan arrakasta izugarria lortu ondoren, Swing Museoan! Bilboko jarduera arrakastatsuenetako bat da dagoeneko.Gero eta dantzari gehiago etortzen dira swingaz gozatzera Mariaren Bihotza eliza izandakora (San Frantzisko 14), bertan baitago Hiribilduko Berreginen Museoa. Ameriketako Estatu Batuetan sortu zen genero musikal hau 1920an, baina gero eta ezagunagoa da.
XX. mende hasierakoak badira ere, swingetik datozen dantzak bizi-bizi daude.Ez da dantza hutsa: komunitate bat dago horren atzean, eta oso osagai sozial zabala, jendea musikaren eta dantzaren bitartez komunikatzen baita eta dantzariek uneak partekatzen baitituzte horrela.
Swing Museoan!ekimena dantza egiteko eta swing musika sustatzeko etorri da, baina baita dantza bere habitatetik ateratzeko eta testuingurutik kanpora jartzeko ere. Kalera eramateko, edo, kasu honetan, museo batera: jendeak, arteak, musikak eta dantzak bat egiten duten lekura.
Swinga ingurune paregabe batean dantzatzeko gogorik bai? Ez ezazu galdu Swing Museoan!Parekorik ez duen plana Bilbon.