BILBO. BBK finantza-erakundeak eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioak lankidetza hitzarmen berria sinatuko dute datorren asteartean, urtarrilaren 9an, museoaren 110. urteurrenaren ondorioz. Bi erakundeen arteko lehen lankide hitzarmena 2001ean sinatu zen. Museoaren arduradunek jakinarazi dutenez, BBKrekin sinatuko den lankidetza hitzarmenari esker, 2018an, 110. urtemuga dela eta, pinakotekaren urteurreneko jarduera nagusia eraikin zaharraren eraberritze museografikoan eta museoaren bildumaren balioa nabarmentzeko erakusketa egitarau zabal baten antolaketan oinarrituko da.

Hitzarmena sinatzeko ekitaldia 11:00etan izango da, Bilboko Arte Ederren Museoan, eta Juan Mari Aburto Bilboko alkate eta Bilboko Arte Ederren Museoa Fundazioaren presidentea, Xabier Sagredo BBKren presidentea, Gorka Martinez BBKren zuzendari nagusia, Luis Mª Uriarte arkitektoa, Kirmen Uribe idazlea eta "ABC Museoaren alfabetoa" erakusketaren komisarioa eta Miguel Zugaza Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria izango dira bertan.